Bizkaieraz (nahiz aditzondoren batek edo bestek askoz eremu zabalagoa izan) askotan -ki aditzondo-sortzailearen ordez erabili da -to atzizkia, hau ere aditzondoak sortzeko: poliki > polito, ederki > ederto… Adibideetan ikusten denez, nola? galderari erantzuten diote -to atzizkiak sorturiko aditzondoek ere (poliki eta polito aditzondoek bina adiera dituzte: 'ongi, egoki' eta 'mantso').
Sudurkariaren ondotik herskaria ahostun bihurtu eta -do alomorfoa ageri da ondo aditzondoan. Hala ere, -do ez da -ki bezain emankorra: ederto, errazto, galanto, hobeto, ondo, polito, zatarto…
lanaren aipamena nola egin...