Erabiltzaile Tresnak


morf:4:5:0:4:4

-ro

Mitxelenaren iritziz orokorra zen atzizki hau, baina aditzondo berriak sortzeko nahiko ihartua dagoela esango genuke. Aspaldi samar sortutako astiro, berriro, dongaro, geldiro, hertsiro, luzaro, oparo, osoro, zeharo… erabiltzen ditugu oraindik ere, baina ez dugu berririk sortu -ro erabiliz.

kakotxa
kakotxa
Urrun elduko da, geratu barik geldiro doana Atsotitzak, Garate, G.

Askotan -ki aditzondo sortzailearekin batera ageri da (nahiz bi atzizkien arteko hurrenkera aldakorra izan): egiazkiro, emekiro, gaingiroki, handikiro/handiroki, maitakiro/maitaroki, zorrozkiro…

  • Orain ikusiko degu egiazkiro birtutiaren ispillu garbi au[…] (Asis-co loria, Beovide)
  • Piarres eta bere gurasoak aundikiro atotsi zituzten Pelentuarrak. (Joanak joan, Etxaide, J.)
  • Nik onak handiroki sariztatzen ditut: Ordean lehenago frogantza dorphetan ezartzen ditut. (Jesu-Kristoren imitazionea, Xurio, M.)
  • Egia izan bere, oe txiker garbia! Ume ta gaztetxutan bere ama zanak, enasa ta utzi zabarra izan arren, maitakiro gertau oi eutsana. (Batetik bestera, Erkiaga, E.)
  • […]eta hirur traketa kolpez, nihortaz-ere etzuela erakutsi hanbat sentimendu, nola Marko Brutoz, zeina bere seme propiala izan bailu bezala hajitz maitaroki hazi baitzuen, eta hala haren bihotz uherraz, eta borondate gaitzaz miretsirik erran zioela[…] (Escuararen hatsapenac, Etcheberri (Sarakoa))

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "-ro", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3