Erabiltzaile Tresnak


morf:4:5:0:5:1:1

-tzar

-tzar hitza izenondoa da, kategoria hori hartzen du hiztegietan. Informazio hauxe ematen du Euskaltzaindiaren Hiztegiak:

  • tzar adj. Txarra, gaiztoa. Ik. alfertzar; mihitzar. Jende tzar fedegabeekin. Atso tzarrak! Ohoinak baino areagokoak diren gaiztagin tzar batzuk. Ez ote zuten ikusia emazte tzar baten etxean sartzen? Belar tzarrak hazten ari direnean. Lege bat, on edo tzar, egin ondoan (…). Urrats tzar beretan elkarrekin ibili ez ginen? Ateraldia tzarrago, itsusiago, eta nahiago duela iduri du. Ele tzar eta mehatxuak. Min tzar batek eraman zuen. Gure jaidura tzarren garaitzeko.

'Gaiztoa, txarra; erraldoia' adierak hartzen ditu tzar sarrerak eta hain zuzen ere azkeneko adiera horretan izenari lotuta aurkituko dugu gehienetan, eta beraz, badirudi atzizki bihurtu dela:

  • Ahotzar, atetzar, autotzar, dunatzar, eskutzar, etxetzar, eulitzar, ezpatatzar, gurdi tzar, hankatzar, harritzar, harresi tzar, hodeitzar, karabanatzar, karpatzar, katutzar, liburutzar, listu-bola tzar, maletatzar, makinatzar, mamutzar, menditzar, nabetzar, piztitzar, platertzar, purutzar, sugetzar, sutzar, tititzar, tripa tzar, txoritzar, zakiltzar, zakurtzar, zalditzar…

Jan Neruda Adierari dagokionez, ez dago zalantzarik atzizki handigarrien artean sailkatzeko; hiztegiek ere ‘handi’ darabilte askotan definizioa ematerakoan, ‘katu handia’, ‘piztia handia’, ‘suge handia’. Ikus zenbait adibide:

  • Erregaiak arriskutsu bihurtzen ditu hegazkinak, su hartzen baitute, eta berehala sutzar bihurtzen baitira. ( Egunkaria)
  • Itxi ezak hire ahotzar hori, baboa! (1373 atala, “Estreinaldi mundiala”, Goenkale)
  • Purutzar bat ezpainetan duela dator, ikaragarri tenple onean. (1272 atala, “Arrain fresko-freskoa”, Goenkale)
  • Han, Disney-ren kontura Beverly Hills-eko luxuzko hotel batean ostatatu ninduten eta autotzar dir­diratsu bat eman zidaten bazterrak kurritzeko. (Euliak ez dira argazkietan azaltzen, Iturralde, J. M.)
  • Mundu guztia egon izanen da noizbait - une batez badere - jenderik gabeko eliza baten barrenean, eta jakinen du nolako sentsazioa sortzen duten gogoan nabetzar isil horiek. (Mala Stranako ipuinak, Jan Neruda / Rey, F.)
  • Izugarrizko dunatzar batzuen erdian zeuden, eta Alkimistari begiratu zion mutilak: Ez zirudien, ordea, agurea ezertaz ohartu zenik. (Alkimista, Paulo Coelho / Xabier Aranburu)

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "-tzar", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3