Erabiltzaile Tresnak


morf:4:5:0:5:2:1

-txo

Literaturan ez ezik, kaleko hizkeran ere sarri-sarri erabiltzen da atzizki txikigarri hau. Emankortasun handikoa da eta batez ere Hegoaldeko testuetan aurkituko dugu.

Hainbat kategoriatako oinarriak izan ditzake atzizki honek:

  • Edozein motatako izenek har dezakete:
    • Ihi txoria, txoritxo bat daaguretxo, aitatxo, aldapatxo, amatxo, amonatxo, arraintxo, asmotxo, baratzetxo, bekatutxo, elizatxo, etxetxo, ezkilatxo, gauzatxo, gaztetxo, gelatxo, geldialditxo, gizontxo, gorrototxo, haurtxo, herritxo, hilabetetxo, hitzalditxo, iruditxo, iturritxo, kaletxo, katutxo, kolpetxo, laguntzatxo, liburutxo, maitasuntxo, menditxo, mutiltxo, ordu erditxo, otoiztxo, saltotxo, txakurtxo, txerritxo, txoritxo, umetxo, urtetxo, zaratatxo…
    • Gure arrantzaleok gorrirabaizen azkar eztira joaten txarteletara, elizako ezkillatxoak dilin dilinluzarokoan dei egiñarren. (Kresala, Aguirre, D.)
    • Haste eta akhabatzean othoiztxo bat antze hobeagatik erran behar da. (Manual devotionezcoa, Etcheberri (Ziburukoa))
  • Izenondoek ere hartzen dute -txo:
    • berdetxo, gaiztotxo, gaztetxo, gorritxo, handitxo, luzetxo, loditxo, txikitxo, urdintxo, zahartxo.
  • Izenondoei eransten zaizkien gainerako atzizki txikigarrien pareko balioa dute adibideok: ‘aski gaztea’, ‘aski handia’, ‘lodi samarra’…
  • Bizkaieraz, -egi atzizkiaren pareko dira horrelako zenbait izenondo, ‘aukeran gazteegi, txikiegi…’
  • Aditzondo batzuek ere hartzen dute -txo: berandutxo, goiztxo, urrutitxo…
    • Goiz edo berandutxo zetorren, hortik neurtzen zen urtearen martxa ere: Garizuma berandu, udaberrie berandu, zioten Goierri aldean. (Naturaren mintzoa, Zabala, P.)
    • Artean goiztxo zen, itxita zegoen. (Ihes betea, Lertxundi, A.)

Jenaro GarateEuskara estandarrerako -xe indartzailea hobetsi den arren, Hegoaldean, eta bereziki Mendebaldean, ahozko erabileran -ago konparazio markaren aurretik ere ezar daiteke: atzeratxoago, aurreratxoago, beheratxoago, berandutxoago, goiztxoago, goratxoago…

  • Nahi izanez gero, berandutxoago, nomás hurrengo herri handian gelditzen garenean, erosiko dizut bat. (Jeans-ak hozkailuan, Zubizarreta, P.)
  • Oharra: 'Esna eta erne naizen orotan' esan dut goratxoago. (Gizakia maitagogoa da, Jenaro Garate)
  • Arkabuza goratxoago jaso nuen, tiro egiteko modu egokiaren bila. (Sukar ustelaren urtea, Jimenez, E.)

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "-txo", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3