Erabiltzaile Tresnak


morf:4:6:1

Eratorpena eta elkarketa

Hitz eratuok elkartuak edo eratorriak dira?

Etxe-aitzin eguzki-alde lagunarte
etxe-atze hitzaurre oin-azpi
bihotz-barnetripa-barru barrunbe
asto-gain mendi-gibel bular-inguru
gerra-ondobelarri-oste… deialdi
bake-bide batzarburu andregai
otoitz-gai argiune zoko-gune
irizkide batzordekide…

Bistan da eratorpenaren eta elkarketaren arteko mugen auzia batez ere kokapen-izenei1 eta elkartu mota bereko “Andregai” izeneko moduko mugakizun batzuei (aldi, bide, buru, gai, gizon, (g)une, jende, kide, (k)ume, lagun, orde…) dagokiela. Hobeki esan, eskuineko osagaia izen horietakoren bat duten hitz eratuei.

Hitzak eratzeko baliabideak

Hitzak eratzeko bi baliabide lexikoon —elkarketaren eta eratorpenaren— arteko mugak paratzearen zailaz aspaldi ohartu ziren hizkuntzalariak. Hizkuntza erromantzeetan eraikuntza lexikoen ezkerreko osagaiak sortu izan du aztergaia:

  • contracultural
  • entreacto
  • malnacido
  • sobrecargar
  • sotamano
  • seudoprofeta
  • autosuficiente
  • polivalente

Hitz horietako lehen osagaiak (Turón 2004) preposizioak dira eta elkartua da hitz eratua, edo aurrizkiak dira eta hitz eratua eratorria da?

Hitz eratorri edo elkartuen ezkerreko osagaia

Euskaraz ere ezkerreko osagaia kategoria lexiko osoa (izena) edo aurrizkia den aztertzekoa da:

  • aurreproiektu
  • azpimultzo
  • barne-araudi
  • gainegitura
  • goi-karga
  • kanpo-irizpide…

Hitz eratorriak dira edo elkartuak (“Mugatzaile bereziko izen-elkarteak”, Azkarate & Perez 2014: § III)?

Baina euskaraz, espero izatekoa den bezala, eskuineko osagaiari erreparatu zaio batik bat. Berriz esan,

  • eguzkialde, hitzaurre, ateondo, orainaldi, lankide, alabaorde…

hitz elkartuak edo eratorriak dira?

Atal banatan aztertuko ditugu atzizki eta aurrizkiekikoak.

— Egilea: Elixabete Perez Gaztelu

1 Euskaltzaindia 1992: 79, 80) “Eguzki-lore” motako izen elkartuetako “Hitzaurre” moduko mugakizunei (“Hitzaurre moduko deiktikoei”, Azkarate & Perez 2014: § 8), alegia, aitzin, alde, arte, atze, aurre, azpi, barne, barru, be (pe), gain, gibel, inguru, ondo, oste…

lanaren aipamena nola egin...

Elixabete Perez Gaztelu, "Eratorpena eta elkarketa", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3