Adberbioen zeregina modifikatzaileena izanik, hainbat gramatikaren tradizioan adberbioak bi multzo handitan banatu izan dira:
Multzo bakoitzaren barruan, gainera, azpimultzoak bereiztu ohi dira (ikus Jackendoff 1972, Bellert 1977, Ernst 1984, 1998). 1
Perpaus-adberbioek perpaus osoa modifikatzen dute. 6 mota bereiziko ditugu:
Beste adberbio batzuek Aditz Sintagma modifikatzen dute:
Adberbio erresultatiboek osagarri zuzenarekin batera agertu behar dute, esan nahi baita, [aditza+osagarria] multzoa modifikatzen dutela. Pro-drop ez diren hizkuntzetan, esate baterako, adberbio erresultatiborik baldin badago perpausean objektu zuzenak derrigorrez agertu behar du, bestela esaldia ez-gramatikala bihurtzen da:
Euskaraz, ezaguna denez, objektu zuzena isilean utz daiteke (beste argumentu biez gain), testuinguruak eta komunztadura morfologikoak laguntzen dutelarik isildutako elementuaren erreferentzia berreskuratzen. Ondorioz, *The fire destroyed completely adibideko euskarazko ordaina esaldi onargarria da, baldin eta aldez aurretik suak zer kaltetu zuenaz badihardugu:
Esan beharra dago hona ekarri dudan sailkapen honek Jackendoff-engandik (1972) datorren tradizioari jarraitzen diola, baina zenbait autorendako (ikus Lonzi 1991, Larson 1988, Stroik 1990, Pesetsky 1995) denborazko adberbioak (eta agian lekuzko eta aspektuzko adberbioak ere) perpaus-adberbioak baino, AS-modifikatzaile gisa aztertu behar lirateke, autore hauen ustez aditzak adierazten duen predikatu-ekintzari berari egiten baitiote erreferentzia, eta ez perpaus osoari2. Haatik, Alexiadouk (1997), Costak (1998) eta Cinquek (1999) erakutsi dutenez, adberbio mota hauek ager daitezkeen kokagune sintaktikoei erreparatzen badiegu, bai eta har dezaketen besarkadurari, ez dago batere garbi zergatik ezin diren perpausaren modifikatzaileak izan. Izan ere, zentzu horretan perpaus-adberbioen jokabide bera erakusten dute. Hartara, hemen ohiko korronteari egokituko gatzaizkio denborazko eta lekuzko adberbioak perpaus-adberbiotzat hartuz.
(Oraindik aztertu gabe)
— Egilea: Arantzazu Elordieta
lanaren aipamena nola egin...