Erabiltzaile Tresnak


morf:5:10:3

Adberbioen sailkapena

Adberbioak bi modutara sailkatuko ditugu, nolakoak diren erabiltzen ditugun irizpideak. Irizpide bat morfologikoa da, formala, esanahia kontuan hartu gabe baliatzen duguna, eta bestea semantikoa, esanahia kontuan hartuz baliatzen duguna.

Gramatikariek, egia da, beste irizpide batzuk ere erabiltzen dituzte zenbaitetan: izaera gramatikala, adibidez, edo izaera sintaktikoa, hots, nolako aldaketa motak eragiten dituzten. Baina irizpide horiek eztabaidagarriagoak dira, eta askotan ez da batere erraza sailkapen batzuen eta besteen arteko mugak zehaztea. Horregatik, hemen irizpide formalak eta semantikoak bakarrik erabiliko ditugu. Egia da, zernahi gisaz, azkeneko bi irizpideak (izaera gramatikala eta sintaktikoa) ari direla nagusitzen gramatika modernoetan (ikus RAE 2009: 2294), eta lehenbiziko biak (forma eta esanahia) ohikoagoak direla gramatika tradizionaletan.

Bi irizpide horien arabera, adberbio mota hauek ikusiko ditugu:

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Adberbioen sailkapena", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3