Erabiltzaile Tresnak


morf:5:10:3:1

Adberbioen sailkapen formala

Erakusten duten forma hartzen badugu kontuan, adberbioak era askotakoak dira euskaraz: atzo, beti, ederki, lasterka, berriro, norbait, nonbait, aurten, gainera…, batzuk aipatzearren. Zerrenda horretan atzo eta beti adberbio bakunak dira, soilak, ez da hitz horien barnean bestelako morfemarik bereizten. Ederki, lasterka eta berriro, aldiz, eratorriak direla esaten dugu, berez beregaina den hitz batean oinarriturik (eder, laster, berri), atzizki bat erantsirik (-ki, -ro) adberbioak sortzen baitira. Norbait eta nonbait konposatuak, dira, elkartuak, bi lexemak (nor-bait, non-bait) osatzen baitutuzte. Azkenik, esan dezagun badirela euskaraz zenbait hitz, jatorriz adberbio izan gabe, guztiz adberbializatuta gelditu direnak: aurten, gainera, esate baterako. Horietako batzuetan hiztunak galdu du guztiz haien jatorriaren kontzientzia: aurten horretan ez du ikusten inesiboaren marka. Beta batzuetan, lehentxeago esan gisan, hitz berak adberbio balioa izan dezake batzuetan: gainera, etxean ahaztu du. Edo postposizio arrunta da: mahai gainera ekarri zuen.

Horrenbestez, adberbio hauek ikusiko ditugu hemen:

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Adberbioen sailkapen formala", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3