Erabiltzaile Tresnak


morf:5:10:3:1:2:2

-ka

–ka atzizkiarekin ere adberbio eratorriak sortzen dira. Ikus adibide hauek:

  • lasterka, korrika, oihuka, ehunka, pixkanaka, gainezka, tarteka, joka, apurka, presaka, zeharka, galdezka, irrika, dozenaka, norgehiagoka, dardarka, arrastaka, banaka, garrasika, hemenka, bueltaka, bakarka, tiraka, deika, milioika, noizbehinka, tiroka, arnasestuka, ahapeka, biraka, zaunka, atzeraka, isilka, erdizka, marmarka, bultzaka, jauzika, zotinka, esaka, segika, aldizka, saltoka, txandaka, atalka, kolpeka, txaloka, taldeka, balantzaka, gordeka, erreguka, barrezka, musuka, algaraka, intzirika, keinuka…

-ka atzizkiarekin sortutako adberbioak sarri erabiltzen dira, bai tradizioan bai egungo testuetan:

  • Adibide klasikoak:
  • Gaurko adibideak:
    • Erran gabe doa Estatuak bereziki ez zuela holako propaganda begi onez ikusten eta, berehala, gordeka eta abilki, bere mutilak igorri zituen bazterren zaintzeko. (Oilandoiko ermita, Mixel Oronoz)
    • Dabid, orduan, erreguka hasi zitzaion Jainkoari haurragatik, barau zorrotza eginaz eta gauak lurrean etzanda emanaz. (Agindutako lurraren bila II, Mujika, J. A.)

-ka atzizkia kategoria bati baino gehiagori erants dakioke:

  • izena: tiroka, deika…
    • izen bizidunekin batzuetan “bila ibili/joan…” adierako adberbioa sortzeko ere balio du, nahiz holako adibideak ez diren ugariak:
    • Arrainka joan zen.
  • -z postposizioa: barrezka, galdezka…
  • adberbioa: han-hemenka, pixkanaka…
  • aditzoina: eskainka, jaurtika… Aditzondo hauek tresna, modua, maiztasuna… adierazten dute. (ikus –ka atala).
  • Zenbatzaileak ere izan daitezke oinarri: binaka, bosnaka, milaka…
  • Eta kontatze edo zenbatze izenak ere bai: hilabeteka, urteka, orduka, epeka…

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "-ka", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3