Erabiltzaile Tresnak


morf:5:10:3:1:3

Adberbio elkartuak

EGLU-I liburukian (316-317. or) galdekariei edo- eta -bait, -nahi eta –i hizkiak gaineratuz osatutako adberbio elkartuak aipatzen dira:

  • edonon, edonoiz, edonola.
  • nonbait, noizbait, nolabait.
  • nonahi, noiznahi, nolanahi.
  • inon, inoiz, inola.

Horiek guztiak aski arruntak dira egungo hizkeretan, eta literaturan ere tradizioa dute.

noizbait

noizbait euskalki eta garai guztietan erabili izan da. Hainbat aldaera ditu:

  • noizbeit, noizpait, noxbait, nozbait, nosbaita, nuzpait…

Ikus adibideok:

Esanahi bat baino gehiago dauzka:

nonbait

nonbait ere euskalki eta garai guztietan erabili da. Hainbat aldaera ditu: nunbait, nonbaiten, nonbaisten…

Adierak ere bat baino gehiago dauzka:

  • “tokiren batean”:
    • “Horren gogoa bethi nonbait dabila, son esprit erre toujours en l'air” (Diccionario manuscrito vasco-francés, Duvoisin)
    • Bilha nabil badenez, izan behar da nunbait, erretaula bat. (Beribilez, Etchepare, J.)
  • “seguraski bai”, “antza denez”:
  • Harridura esaldietan, “zalantza gabe”:
    • Nonbait makhila hautsi diozu bizkarrean, vous lui avez presque cassé le bâton sur le dos” (Diccionario manuscrito vasco-francés, Harriet, M.)
  • Esapide batzuetan ere badu tokia: han nonbait, nonbait han, hor nonbait, nonbait hor (beharrik!, eskerrak!!, gutxienekoa!)
    • Gogotik eman niozkan eta geroztik baduke gure elizak, han nonbait, Korean, bere birixkia. (Oroitzapenak, Larzabal, P.)
    • Arretaz egin bear dana da kare erretzea, lan gogorra da, baño baserritar geienak billatzen dute bigungarri on bat, an nonbaiten gordeta idukitzen duten ardao zatoan. (Garoa, Aguirre, D.)
    • Bainan, bide zituen ba hor nonbait ohoratzeko, elizako estazionez besterik. (Paper mende, Larzabal, P.)

nonahi

nonahi batez ere XIX. mendetik aurrera hasi zen tokia hartzen. XX. mendean hedatu zen, nahiz bizkaierazko testuetan pixka bat gutxiago ageri den:

Honek ere hainbat aldaera dauzka: non-nahi, nun-nahi, nunai…

  • Zabal zazute pakia nunai. (Asis-co loria, Beovide)
  • Jurado, Campardo, Coredo! Tropikoan bañan lur aberatsagorik ez da iñun izango, belarra dala, sasia dala, zugaitzak nunai, orlegi biziz dena estalitzen dutela; gizona iritxi dan tokietan berriz, lur asko urtean lau bider artoa ematen dutenak; beste akatsak izango dituzte, bañan lur aberatsak besterik ez bezelakoak. (Bizia garratza da, Irazusta, J. A.)

edonon, edonoiz

edonon eta edonoiz batez ere bizkaieraz idazten duten autoreen artean dokumentatzen dira:

edonola

edonola, aldiz, ez da horrenbeste erabili, baina egungo literaturan indarra hartzen ari da:

  • Omskeko goi auzoa gotorleku antzekoa bihurtu zuten, etxe eta elizetako gain guztietan tiro egiteko almenak egokituz, eta ordu arte eutsi egin zioten etsaiari edonola eratutako kreml irudiko hartan, laguntza garaiz jasotzeko itxaropen handirik gabe. (Mikel Strogoff, Jules Verne / Zabala, K.)
  • Ez dut milioietan sinesten edonola. (Parisen sabela, Emile Zola / Zabala, K.)

Beste adibide honetan edonola adberbioak aurkaritza balioa dauka:

Aurkaritza egitura sortzeko ere partikula gehitzen zaio edonolari, edonola ere sortuz:

  • Ez du kilorik hartu, hori ez, baina, edonola ere, lifting sakon baten premia sumatzen zaio, bere anatomiak David Bowie kameleoi zaharrak baino zimur gehiago erakusten ditu-eta gaur egun. (Behi eroak, Patxi Iturritegi)

Adberbio dvandvak

Bigarren multzo batean sartzen ditugu adberbio dvandvak:

  • han-hemen, ezker-eskuin…

Hauek morfologiaren adberbio dvandvak kapituluan aztertu ditugu.

Mendetasunezko adberbio elkarteak

Mendekotasunezko adberbio elkarteak sailetan banatu ditugu:

Horiek ere morfologiaren Mendekotasunezko adberbio elkarteak atalean aztertu dira.

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Adberbio elkartuak", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3