Zenbaitetan izenki batzuk, izenak nahiz adjektiboak, adberbio bihurtzen dira. Kasu zirkunstantzial bat harturik, adberbio gisa lexikalizatzen direla esan daiteke, adberbializatu egin direla, alegia. Kasu sistematik atera, eta hitz berri bilakatzen dira: adberbio, hain zuzen ere. Hori dela eta, hiru maila bereiz ditzakegu prozesu horretan: