Erabiltzaile Tresnak


morf:5:10:3:1:4:2

Adberbializatze bidean dauden hitzak

Beste hitz batzuk adberbializatze bidean daudela esan daiteke, eta hiztegiek ere seinalatzen dute hori: adibidez, neurriz hitza, adberbio gisa ageri da Euskaltzaindiaren hiztegian eta EEHn, baina neurri sarreraren azpiatal gisa, ez sarrera beregain gisa.

  • neurriz adb. Gehiegikeriarik gabe, neurri egokian. Aski moduz eta neurriz mintzatu ginen. Ardoa neurriz edan. Ausarki, baina zentzuz eta neurriz jokatzen badakigu. Maitatu ere, neurriz.
  • neurriz adlag ik Ardoa bizia da gizakiontzat, neurriz edanez gero. (Elizen arteko biblia, Askoren artean)

Horrelakoak dira beste hauek ere:

  • neurri batean, ondoan, ostean, gustura, gora, aurrera, oinez ( OEHn sarrera gisa, baina Euskaltzaindiaren Hiztegian eta EEHn azpisarrera gisa), agerian, berritan, birritan, onez, onean, txarrez, txarrean, zuzenean, adibidez, alderantziz, artez, benaz, benetan, zinez, egiaz…

Adibideetan ikusten denez, inesiboa eta instrumentala dira honetara gehien egokitzen direnak.

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Adberbializatze bidean dauden hitzak", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3