Denbora adberbioek zer postposizio eta marka har ditzaketen ikusiko dugu atal honetan.
noiz galdekariaren erantzun posibleak atzo, gaur, orain… dira. Oinarrizko denbora adberbio horiek sintaktikoki inesiboan daudela onartuko dugu. (Lekuko postposizio marka –n da: karrikan, etxean, ilargian…) Baina ablatiboaren marka ere har dezakete denbora adberbioek: gaurtik, bihartik… Inesiboari adlatibo marka ere gainera dakioke: etxera, karrikara… Hori argiago ikusten da “bizidun”ekin, inesiboa oinarri hartuz sortzen baitira ablatiboa eta adlatiboa: alabagan, alabagana, alabagandik… Gauza bera hemen, hemendik…
Baina denbora adberbioek ez dute hain erraz hartzen –ra marka. Batzuetan ezinezkoa da (*gaurrera), eta –ko hartu behar dute, edo arte postposizio askea: gaurko edo gaur arte.
Hortaz, hauxe da lekuko eta denborazko adberbioen artean gertatzen den paralelismoa:
Tradizioan Arrese Beitiak badu adibideren bat etzira hitzarekin (etziko).
Egungo idatzietan ere badira adibide batzuk, oso gutxi, baina gehienetan etzira arte formula erabiltzen dute, hau da, adlatibo marka (-ra) eta arte postposizioa.
Esan bezala, adlatiboaren –ra horren ordez, denbora adberbioetan arte postposizioa erabiltzen da, edo bestela, –ko edo –rako. Zenbaitetan –raino ere bai. Hala ere, salbuespen bat edo beste ageri da literaturan zenbait lokuziotan, eta –ra-rekin osatzen da -tik -ra egitura:
Egungo idazleen testuetan ere badira adibide gutxi batzuk:
Adibide guztiak tankera horretakoak dira.
Axularren bigarren adibide horretan geroko uzteak ageri da. Kasu horretan berdin balio lezakete gerora / geroko / gerorako uzteak formek ere. Berez -ko eskatzen du adberbioak (biharko, etziko, atzoko, gaurko…):
Hiztun batzuek bereizi egiten dituzte -ko eta -rako, adberbioa bokalez bukatzen bada:
Berdin gertatzen da beti, etzi eta atzo adberbioekin ere:
Bereizketa ez da beharrezkoa, etziko, atzoko eta betiko izenlagun nahiz adberbio izan baitaitezke. Leku adberbioekin, ostera, bereizketa hori egiten da:
Baina bokalez amaitzen direnekin bada joera, hiztun batzuen artean, –rako erabiltzeko.
-raino forma ere erabiltzen da denbora adberbio gisa:
Denbora markatzen badu ere, eguneraino, hor, izena da. Adberbioa denean egundaino egiten du, berehala ikusiko dugunez, eta izena denean eguneraino:
herenegun hitzarekin, hala ere, zalantzak daude literaturan, herenegunerako eta herenegungo biak ageri baitira, bata zein bestea adberbio gisa, noizko? galderari erantzuten. noizdaino da horien galdekaria.
Iparraldean –danik erabiltzen da ablatiboa adierazteko:
Adibideetan ikusten denez, Iparraldeko tradizioan arruntak dira gaur danik, bihar danik, orai danik, beti danik, etzi danik… eta antzekoak (gaurdanik, bihardanik, etzidanik idazten ditugu egun). Bestalde, -danik horrek askatasun handiagoa zeukan lehen, eta inesiboko postposizio sintagmekin ere aurkituko dugu:
Eredu horrek ez du lekukotasunik gaurko idazleen artean.
lanaren aipamena nola egin...