Erabiltzaile Tresnak


morf:5:10:3:2:1:2

Denbora adberbioen kokapena

Asko dira noiz, noiztik, noiz arte… denbora galdekari horiei erantzuna ematen dieten adberbioak:

  • agudo, antzina, ardura, arin, aspaldi, atzera, aurten, aurki, aurtemein, azkar, bart, behiala, behin, belu, berandu, berehala, berriki, berriro, berriz, beti, bihar, dagoeneko, egun, egundaino, egundo, etzi, etzidamu, fite, gaur, gaurgero, gero, geurtz, goiz, goizik, harrezkero, herenegun, honezkero, iaz, ja, jada, jadanik, jagoitik, laster, lehen, lehenen, lehenik, lehenbizi, maiz, orain, oraindik, orainik, oraindaino, oraino, orduan, ostera, sarri, sekula…

Adberbio horietako askok, denboraren iraganean duten kokapenari dagokionez, hiru ardatz semantikori egiten diete erreferentzia: unea, eguna eta urtea. Eta erreferentzia hori orain (“une honetan”), gaur (“egun honetan”) eta aurten (“urte honetan”) adberbioek markatzen dute. Ildo horretan, adberbioak hiru multzotan bana ditzakegu euren erreferentziaren arabera:

Multzo horiek eta horietako bakoitzean sartzen diren adberbioak xehekiago ikusiko ditugu segidan.

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Denbora adberbioen kokapena", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3