Erabiltzaile Tresnak


morf:5:10:3:2:1:2:1

orain

orain adberbioaren ardatz semantikoan hainbat adberbio antolatzen dira, eta horiek ikusiko ditugu segidan:

orain

orain adberbiotik hainbat hitz sortzen dira:

  • orainago1 adberbio konparatiboa, esaterako: lekukotasun gutxi du tradizioan, eta egungo testuetan ere oso gutxi ageri da, “orain berriro” esan nahi duela;
    • Adibide klasikoak:
    • Gaurko adibideak:
    • Orainago, drosofilan bakartu da gene bat zeinaren faltan ez baita eratzen begia. (Sagua, eulia, eta gizakia, François Jacob)
    • Eta orainago antropologoek askotan protestatu dute jokamolde horren aurka:[…] (Euskal Herria krisian, Azurmendi, J.)
  • oraindaino (“orain arte” esan nahi duena) eta oraindino (“oraindik” esan nahi duen bizkaierazko adberbioa) ere orainetik sortu dira.
    • Adibide klasikoak:
    • Oraindaño ongi egon da izkutuan, arrotzen bat axe artan ba dagonik iñork ez du sumatu; eta guztiak pozik daude. (Ekaitzpean, Eizaguirre)
    • Egia da ez egoala orduan oraindiño konfesatzeko zirimonia señalaturik, Santo Tomasek erakusten daben legez. (Gueroco Güero, Añibarro)
    • Gaurko adibideak:
    • Eta ez da belarrik sortu oraindaino ortu eta baratzeetan, ez berbena, ez pasmo-belar, ez besterik, hari kontra egiteko balio lezakeenik. (Errautsera arteko sugarra, Imanol Zurutuza)
    • Oraindino gazte eta berri nago. (Europako mugetan barrena, Jimenez, E.)
  • oraino (“oraindik” esateko iparraldeko forma) eta orainik / oraindik ere bai.
    • Adibide klasikoak:
    • Gaurko adibideak:
  • orainaldi izena ere hortik sortzen da, eta horren inesibo adberbializatua ere bai, orainaldian:
    • Adibide klasikoak:
    • Gaurko adibideak:
    • Orainaldian bizi nahi zuen, orainaldiaz gozatuz, orainaldia azukre pikorrez bustiz, baina ezinezkoa zitzaion. (Airezko emakumeak, Juaristi, F.)
1 Euskaltzaindiaren Hiztegian “geroztik” esanahiarekin jasotzen da

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "orain", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3