Erabiltzaile Tresnak


morf:5:10:3:2:1:2:1:1

aspaldi

aspaldi hitza adberbioaz gain izena ere izan daiteke:

  • Baionatik ereman galtza gorri pullitak, zuri-zuria eginak ziren aspaldi hartan. (Piarres II, Barbier)

Tradizioan sarri erabili da eta egun ere oso arrunta da1. Denbora tartea markatzen du adibide horretan (OEH). Baina gehiago erabiltzen da adberbio gisa, inolako postposiziorik gabe edo inesiboan guztiz lexikalizaturik:

Egungo testuetan adibide asko daude:

  • Oilarra aspaldi hasia zen kukurrukuka. (Anbroxio, Bidegain, E.)
  • Globalizazioa aspaldi asmatu zen, duela mende asko: liburuen bitartez gauzatzen zen globalizazio hori, eta lasaia zen, pausatua, gutxi batzuena, gaurkoa abiadura handiko globalizazio masiboa den bitartean. (Gauza txikien liburua, Aristi, P.)
1 19.459 agerraldi jaso dira Egungo Testuen Corpusean

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "aspaldi", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3