Erabiltzaile Tresnak


morf:5:10:3:2:1:2:1:2

arestian

arestian adberbioa asko erabiltzen da, baina bizkaierazko testuetan, esaterako, ez da ageri. Ezta zubererako testuetan ere, hala jasotzen da OEHn ere:

  • No se documenta en textos vizcaínos (pero cf. araistiko en Barrutia) y suletinos. ( OEH)

Aldaera asko dauzka historian zehar tradizioko testuetan: oixtian, aistian aixtin, aixtean, arextean, aztin, oroxtian…

Hala ere, Larramendiz geroztik, arestian nagusitzen da gipuzkerazko eta nafargaraierazko idazkietan.

Egungo idazleek ere erabiltzen dute:

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "arestian", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3