Erabiltzaile Tresnak


morf:5:10:3:2:1:2:1:3

gero

gero hitza adberbioa da, baina izen nahiz postposizio gisa ere erabiltzen da:

  • Gero etorriko da. → adberbioa
  • Geroak esan dezala. → izena
  • Ikusiz gero agurtu ezazu Maddi. → postposizioa

geroz eta geroztik ere erabiltzen dira, eta instrumentala hartzen duen sintagma gobernatzen dute horiek guztiek:

  • Hori ezkonduz geroz, ez du balioko lanean lehertuak artzea. (Antzerki laburrak, Larzabal, P.)
  • Haur ttipiak postatik ekartzen direnaz geroz, ekar ditezke ba mutilak ere! AITA: Oro arrenguraka ari dira gure etxaldeak larre joaki direla. (Antzerki laburrak, Larzabal, P.)
  • Jonathasek erran zuen: Ene aitak lurra nahasi du, ezen ikhusi duzue zeronek ene begiak dirdiratzen abiatu direla, ezti hortarik guti bat dastatu dudanaz geroztik. (Biblia Saindua I, Duvoisin)
  • Izketan asi geran ezkero, gauzatxo bat esan nai neukizu. (Garoa, Aguirre, D.)
  • Dirua kendu ezkero, ura besteko neskatxak badira. (Garoa, Aguirre, D.)

Egungo euskaran ere badira adibideak:

  • -Holako andre arraroa baldin baduzu, zendako diozu “ba eta ez”, galdatuz geroz esposatua zarenetz? (Bihotzeko mina, Dirassar)
  • Eta ez da deitura hori, usario gabeko huxkeria; geroztik ere leitua baitut dokumentu frankotan, eta ez gainera oso urrutikoetan. (Trapuan pupua, Perurena, P.)

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "gero", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3