Erabiltzaile Tresnak


morf:5:10:3:2:1:2:1:4

aurtemein

aurtemein adberbioak “orain dela gutxi, joan den egunetan…” esan nahi du eta “aurten behin” egituratik dator. Idazle batzuek hain zuzen ere “aurten behin” forma erabiltzen dute, baina tradizioan gehiagotan ageri dira aurtemein, artemein, artomin… formak.

Adberbio hau ez da asko erabiltzen egun. Adibide bakarra aurkitu dugu egungo idazleen testuetan:

  • Baina, hala nola Odetteren esaerak, irribarreak, muxuak, berarentzat zirenean gozo baina, beste norbaiti zuzenduak izanez gero, gorrotagarri iruditzen zitzaizkiòn, halaxe, Verdurintarren saloia ere, aurtemein oraindik hain libertigarri, hain egiazki artezale eta hain noblezia moralaren arnasa-leku zeritzona, orain, Odettek han kausituko zuena, han libreki maitatuko zuena, Swann bera ez baizik eta beste norbait izatekoa zenean, orain bai nabarmen ageri Swanni begien bistara hango kaskarkeria, hango ergelkeria, […] (Denbora galduaren bila I. Swann-etik, Marcel Proust / Arrieta, J. A.)

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "aurtemein", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3