Erabiltzaile Tresnak


morf:5:10:3:2:1:2:1:5

lehen

lehen adberbioaren inguruan beste hauek sortu dira eta ez dira denak esanahi berekoak:

  • lehenago → adberbio konparatiboa
  • lehenbizi → adberbioa: beste ezer baino lehenago
  • lehenbizian → adberbioa: hasieran edo berehala
  • lehengoan → adberbioa: lehengo batean, aurreko aldi batean
  • lehenik → adberbioa: aurrenik
  • lehenen → zenbatzaile ordinala: aurren, bigarrenik…
  • Adibide klasikoak:
    • Bai bata bai berzea, lehen erran diraden razoinen araura. (Katexismea, Leiçarraga)
    • Sathani handizki miñ egiten dio haren kontra gudukatzeko molde hunek; zeren baitaki hunek Jaiñkoari plazer egiten dioela, eta lehenago berak garaitzen zuen presuna beraz bentzutua izateaz ahalkatua eta gorritua, bethi gibela erretiratzen baita. (Gudu izpirituala, Haraneder, J.)
    • Lehenbizi Jaungoikoari eskerrak eman behar dizkiogu. (Aitona ta billoba, Garitaonandia, B)
    • Lehenbizian artzain, gero aitzindari, Lau urthez eman buru Erromanoeri; Bekhoz bekho heiekin bakeaz mintzatu; Ezpata utzi gabe bahiak galdetu. (Eskaldunac, Hiribarren, J.M.)
    • Lehengoan niri egin zizkidan lotsagabekeriak. (Arpuxa kalian, Altzaga, T.)
    • Aipa dezagun lehenik satorra. (Laborarier, Abbadie, A.)
    • Bigarrenak lehenen meneko dire, eta lehenek ezagutzen dute bat guzien gaineko; hura da Jondoni Petriren ondokoa, korrale baterat biltzen duena arthalde guzia. (Eskaraz egia, Hiribarren, J.M.)
  • Gaurko adibideak:
    • Lehen askotan joaten ginen hondartzara. (Ugerra eta kedarra, Sonia Gonzalez)
    • Gisa berean egokitzeagatik kargu hartua zidan niri, pare bat minutu lehenago. (Rock'n'roll, Epaltza A.)
    • Hamar urte lehenago hanketatik elbarri utzi zuen istripuarei zuen Ruche jaunak. (Loroaren teorema, Denis Guedj / Jon Muñoz)
    • Lehenbizi berebiziko presa zeukala, eta gero, berriz, ezin hura bidali dendatik. (Bederatzietatik bederatzietara, Leo Perutz / Anton Garikano)
    • Lehenbizian ni ulertzen saiatu beharko duzu. (Zakurra, zeure laguna, Garate, G.)
    • Hala esan zion lehengoan ahizpak. (Kontu-jaten, Iturbe, A.)
    • Lehenik zuzenean emankizun baten egitea, kirola, antzerkia, bertsolari bat bezala. (Ez da musik, Oxandabaratz)
    • Lehenen sailean sartuko nituzke propio horretarako jarritako jaialdietan musikaren laguntzaz edo gabe kantatzen ditugunak. (Hogeita bina, Egaña, A.)

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "lehen", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3