Zinez ikaretan zauden bazter guziak, eta Menta zenak, berriki orduan ethorri jaun erretorak, orai oraino han den alimaleko burdinmarra bat emanarazi zuen bere athe handiaren gibelean. (Piarres II, Barbier)
Egungo idazleek ere erabiltzen dute:
Zuhaurek ikusi duzu nola bizi ziren berriki arte, baita orain nola bizi diren ere. (Elektrika, Montoia, X.)
Hauxe gertatu da berriki Gipuzkoan. (Zakurra, zeure laguna,Garate, G.)
Hori, edo zerbait aski antzekoa, irakurri izan dut berriki nonbait. (Euskararen etxea, Salaburu, P.)
Malikaren ahizpa gaztea den Myriamek gutuna idatzi du berriki egunkarietan, ahizparengatik prentsan esan direnak asaldatuta eta “haren izen ona berreskuratzeko asmoz”. (Hizlandia, Aranbarri, I.)