Erabiltzaile Tresnak


morf:5:10:3:2:1:2:1:9

antzina

antzina adberbioa, aldiz, batez ere Hegoaldeko testuetan ageri da, bizkaieraz eta gipuzkeraz. “Lehen, aspaldi…” esan nahi du eta hainbat aldaera dauzka: antxina, aintzina, antsina…

  • Adibide klasikoak:
    • Zuek, bilbotarrok, antxiña galdu zenduen asabien izkera biguna ta antxiñatik zagozie erdaldundurik; eta gañera, zuretzat, sal-erosketarako ona eztan gauzea ezta iñoiz be ona izango. (Kresala, Aguirre, D.)
    • Jakob eta Esau bi semeak antziña aldegin zioten, eta bere lasatze guzia Jakob noizbait itzultzearekin zeukan. (Testamentu Zarreco condaira, Lardizabal)
    • Au jendearen piloa! Ez al dek arritzeko? Museo onen ateak antziña ez itukan iñoiz idikitzen erri soilarentzat. (Gazigozoak, "Barrensoro")
    • Antziña erri batean bizi zan katua, geldi egon bearrez guziz gogaitua. (Ipuinak, Moguel, J. A.)
  • Gaurko adibideak:
    • Sorgin-zuhaitza ere deitzen omen zioten antzina. (Naturaren mintzoa, Zabala, P.)
    • Antzina Hegoaldeko euskalkietan ere bazen, eta galdu egin zuten gero. (Euskara batua, Zuazo, K.)
    • Halako haize indartsua dabilenean eskribauren bat hil dela esaten zuten antzina, baina babes bila zebilen geriatrikoko emakume buru balditu bat eraman du gaurkoan, ezki-adar hautsi batek jota. (Konpainia noblean,Lertxundi, A.)
    • Bitartean belarriak eta belarri barruak arakatu zenizkidan bistarekin, kamera geldoan ikusi ezpain pitzatuen mugimenduak, kamareroari antzina ez neukan segurtasunarekin bi kaña eskatu nizkionean. (Eta handik gutxira gaur, Rodriguez, E.)

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "antzina", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3