Erabiltzaile Tresnak


morf:5:10:3:2:1:2:2

egun

egun multzokoak dira beste adberbio batzuk. Horiek ikusiko ditugu atal honetan.

egun

egun izena nahiz adberbioa izan liteke:

  • Egun ona egin zuen. → izena
  • Egun ez da holakorik erabiltzen. → adberbioa

Adberbioa denean “gaur” esan nahi du:

Askotan egun hutsaren ordez gaur egun erabili izan da tradizioan. Iparraldeko idazleek erabili dute gehiago egun, eta Hegoaldekoek maizago gaur egun, hori da joera nagusia. Gaurko testuetan ere joera horri eusten zaio:

  • Hori kontuan izanda, hobeto uler daiteke duela oso gutxi arte izan dugun zapalketa ankerra eta gaur egun dugun nahasmena. (Sexua noiznahi, Elberdin, L.)
  • Gaur egun edozein egiaztapen, aurkikunde edo teknikak, baita bitxienak ere, berekin nahi du zientziaren bedeinkapena. (Txanponaren bi aldeak, Iñaki Heras)

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "egun", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3