Erabiltzaile Tresnak


morf:5:10:3:2:1:2:2:3

gaurgero

gaurgero eta honezkero adberbioak antzekoak dira esanahiari dagokionez. Bien arteko aldea euskalkien erabilera da: gaurgero Iparraldekoa da jatorriz, eta XX. mendean hasi zen Hegoaldeko testuetan agertzen:

  • Gargero torri izein da”. (Baztango Hiztegi Ttipia, Izeta)João Ubaldo Ribeiro
  • Gaurgero hila egongo da, eta, niregatik izan ez balitz, erabat alferrik galdua hilko zen. (Buda zoriontsuen etxea, João Ubaldo Ribeiro / Zabala, K.)

Hainbat aldaera dauzka: gaurgoro, gargero, gargoro, gargioro…

Egungo idazleek gaurgero erabiltzen dute, nahiz gargero ere aurkitu dugun bi testutan:

  • “Gezur guti esanen du gargero”. (Sua nahi, Mr. Churchil?, Izagirre, K.)
  • Eta uste dut arra hitza ahur hitzetik sortua ere izan litekela; arpegi < aurpegi, gargero < gaurgero eta beste hitz askotako kasuan bezalaxe, tarteko - uhori galduz. (Harrizko pareta erdiurratuak, Perurena, P.)
  • Espainiagatik edo Euskal Herriagatik bizitza ematera deituak izan gintezkeelako pentsamendua ezin dugu gaurgero aitortu geurea balitz bezala. (ETAren hautsa, Joseba Zulaika)
  • Egunkarietatik ere baduk, gaurgero, aferaren berri. (Rock'n'roll, Epaltza A.)

gaurgero, honezkero, dagoeneko

Gaur egun batek baino gehiagok nahasten ditu gaurgero, honezkero eta dagoeneko. Hain zuzen ere, Euskaltzaindiaren Hiztegian bertan sinonimotzat hartzen dira hirurak:

  • gaurgero: adb. Dagoeneko, jadanik.
  • honezkero: Hitz egiten den unerako. (Dagokion aditzak adierazten duena gertatu uste dela jakinarazten du). Ik. dagoeneko. Goazen arin, honezkero estropada hasiko zen. Gure Antonek ere honezkero, hirurogeita bosten bat izango ditu. Honezkero hurrean behar luke. Hori badakizue honezkero nik bezain ongi.
  • dagoeneko: adb. Hitz egiten den unerako. Ik. jadanik; honezkero; ordurako. Luze iritzita ere banago dagoeneko. Hiruretan bazkaldu du eta dagoeneko hor ari da igerian. || Hori, urte haietan, dagoeneko aldarrikatua zuen Altubek. Iluntzeko bederatziak ziren dagoeneko.

Hala ere, batetik bestera badira aldeak. Tradizioan ikusten da hiruren artean dagoeneko adberbioak markatzen duela nolabaiteko segurtasuna:

Adibide horretan Mitxelena seguru dago Altubek aldarrikatu zuela. honezkero adberbioak, ordea, zalantza puntu bat sortzen du:

  • JOXPAKIÑA Eta ez ote zaio honezkero haserrea igaro? AXERIA Ez zait iruditzen. (Tantarrantan, Altzaga, T.)

Adibide horretan ez dakigu haserrea igaro zaion edo ez. Beste batzuetan ez du zalantzarik sortzen:

dagoeneko adberbioak, berriz, segurtasuna markatzen du gehienetan:

Tradizioko testuetan batzuetan zalantzak sortzen dira erabilerari dagokionez, eta egungo testuetan are gehiago.

harrezkero

harrezkero ere sail honetakoa da, eta “ordutik aurrera, geroztik” esan nahi du. Hegoaldean erabiltzen da batez ere:

  • Adibide klasikoak:
    • Haren oroitzapenak alaitu omen zion harrezkero bizia. (Idazlan hautatuak, Mitxelena, K.)
    • Harrezkero ez nion gehiago jaramonik egin; inoiz ezagutu ez banu, edo beragandik irain haundi bat hartu izan banu bezala. (Ezkondu ezin ziteken mutilla, Lizardi)
    • Harrezkero Kornubiako Keltak ez dira behinere nausi izan beren herrian: hau Inglaterrako duke-herri bat bihurtu zen eta hala egon da gaurko eguneraino —Bretaina Handiko beste bi herri keltikoak, Gales herria eta Eskozia, legearen araura behintzat jaurerri bereziak direlarik oraindik ere—. (Artikuluak, Mirande)
  • Gaurko adibideak:

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "gaurgero", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3