Erabiltzaile Tresnak


morf:5:10:3:2:1:3

Maiztasuna adierazten duten adberbioak

Denbora adberbio batzuk maiztasuna markatzeko erabiltzen ditugu: behin, maiz (maiz aski), ardura, usu, sarri, etengabe, beti, inoiz (=noizbait), inoiz ez, sarri, sekula (=beti, baiezko perpausetan), sekula ez…

Hauek ikusiko ditugu atal honetan:

kakotxa
kakotxa
Eguzkia sartzen ez den etxean medikua sarri

Baiezko/ezezko esanahia

Maiztasuna adierazten adberbio batzuek esanahia aldatzen dute, nolakoa den perpausa, baiezkoa edo ezezkoa har dezakete. Hori gertatzen da inoiz adberbioarekin, esaterako:

Gauza bera gertatzen da sekula adberbioarekin ere. Baiezko esanahia hartzen du batzuetan, ezezkoa beste batzuetan:

Lehenbizikoan “beti” esan nahi du, eta ezezkoan, ostera, “inoiz ere ez”. Baldintzazko egituretan, sekula adberbioak “noizbait” esan nahi du:

  • Ez dakit ibil aldi berriak noradino zaramatzan,
    bainan sekula Euskal Herrian krikatzen bazira pasan,
    hango gazteer erraiozute ez diten xoroak izan,
    beren herria ez dezaten utz hobe baten esperantzan,
    urrunduaren damu samin hau heiek ez dezaten jasan. (Odolaren mintzoa, Xalbador)

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Maiztasuna adierazten duten adberbioak", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3