Erabiltzaile Tresnak


morf:5:10:3:2:1:3:2

ardura

kakotxa Haurrekin etzaten denak, ardura kaka. kakotxa

ardura hitza izen gisa erabiltzen dute euskaldun gehienek, eta halakoetan, erantzukizuna, kezka, interesa… adierazten du, arreta ere bai, zenbaitetan:

  • Gure artean berriz, gauza horietarako ardura joan den mendean sortu zen. (Idazlan guztiak, Mitxelena, K.)
  • Ez dakit, Ebroko Ur konfederazioak baitu lan horren ardura. (Itoiz, porlanezko gezurra, Edurne Elizondo)
  • Ardura berezia hartu zuen botoiak zuzen lotzen, bakoitza bere xuloan. (Rock'n'roll, Epaltza A.)

Hala ere, Iparraldean adberbio gisa ere erabiltzen da ardura, “maiz”, “askotan”… esan nahi duela:

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "ardura", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3