Erabiltzaile Tresnak


morf:5:10:3:2:1:3:3

maiz, usu, etengabe

maiz, usu eta etengabe adberbioak ere sail honetakoak dira:

  • etengabe Hegoaldeko tradizioan bakarrik ageri da, eta XX. mendekoa da. Gaurko literaturan asko erabiltzen da:
    • Adjektiboa izan daiteke:
    • Adberbio gisa etengabean, etengabeki eta etengaberik ere ageri dira:
  • maiz arrunta da gipuzkeraz, nafarreraz eta Iparraldean (salbu zubereraz). Bizkaieraz gutxiago erabiltzen da. “askotan” esan nahi du:
    • Konparazio atzizkiak har ditzake: maizena, maizegi…:
    • “Zure eskea maiza da, maizegi” (Diccionario manuscrito vasco-francés compuesto a finales del siglo XIX, Harriet, Maurice)
    • Baina ikasle hauek elkarren artean maizegi erdaraz dihardute, euskara eskola orduetarako eta hizkuntza eskabideetarako bakarrik utzirik. (Euskararen etxea, Salaburu, P.)
    • Al dan maizena erreza zagun “ Nere Jesukristo Jauna ”, jakiñik dala Jaungoiko eta gizon egiazko ona, gurutze pisu baten azpiyan ain gogoz iltzera juana, guri atiak zabaldu eta orain zeruan dagona. (Bertso jarri guztiak, Txirrita)
    • Beste adberbio batzuk, edo atzizki batzuk ere har ditzake inguruan, ñabardurak ezarriz esanahiari: maiz asko, maiz aski, maizkara, maizenik, maiztxe, maiztxeago…
    • Euliaren kasuan bezala, gene horietariko batean mutazio bat gertatzeak berekin dakar bestela eratzea sorbidean den organismoa eta, maiz asko, goiztar hiltzea. (Sagua, eulia eta gizakia, François JacobGartzia, Juan)
    • Ortan zeukak bere irabazia! - esaten zin maiz aski Txirrita gazteak“. (Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo, Segurola, I.)
    • Ez da esan beharrik datu horiek guztiak ongi funtsatuak eta bermatuak direla, nahiz maizkara, datuetan elkarren arteko kontraesan anitz aurkitu izan dudan gauzak hemen eta han begiratzen ibili naizenean. (XX. mendearen argi-itzalak, Salaburu, P.)
    • Beraz, maizenik eta tamalez, aukeraketa egin behar da helburu horien bien artean: edo inflamazioari aurre egin edo digestio-aparatua zaindu. (Txanponaren bi aldeak, Iñaki Heras)
    • “Un peu trop souvent. Maizxe ikhusten zaituztet elkharrekin” (Diccionario manuscrito vasco-frances, Duvoisin)
  • usu Iparraldekoa eta goi nafarrerakoa da. Hegoaldeko idazle batzuk XX. mendean hasi dira erabiltzen.
    • Adjektiboa izan daiteke:
    • Adberbioa denean “anitz aldiz, askotan…”, esan nahi du:

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "maiz, usu, etengabe", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3