Erabiltzaile Tresnak


morf:5:10:3:2:1:3:4

anitzetan, zenbaitetan, batzuetan, gehienetan, gutxitan, sarritan, bi aldiz, lau aldiz....

Maiztasuna adierazten dute sintagma adberbial hauek ere: anitzetan, zenbaitetan, batzuetan, gehienetan, gutxitan, sarritan, bi aldiz, lau aldiz….

  • Gaurko adibideak:
    • Eta, anitzetan, harreman pertsonalak negozioa bera ere baino aintzakoagotzat hartzen zituen. (Lur bat haratago, Irigoien, J. M.)
    • Bidaldi hartan zihoazenen bizitzak irudikatzen ahalegintzen zen zenbaitetan. (Errautsera arteko sugarra, Imanol Zurutuza)
    • Batzuetan, mendi ttonttor-ttonttorretatik jaitsi gabe ere, edo bere bisita, muxu eman eta alde egitearen parekoa izaten bada ere, badu urriak beste esaera-zahar bat kontuan hartzeko modukoa. (Naturaren mintzoa, Zabala, P.)Edgar Allan Poe
    • Konplizeek, gehienetan, ihes egiten dute laguna atxilotzen dutenean; beren egoera zalantzagarriak, besterik gabe, erbestera eramaten ditu eta nazioa libre geratzen da beste gaiztakeria batzuetatik; bitartean, errudunari jarritako zigorrak lortzen du bere helburu bakarra, hots, izuaren bidez horrelako beste delitu bat egitetik beste gizonak atzeratzea. (Delituez eta zigorrez, Cesare Beccaria / Elexpuru, J. M.)
    • Gutxitan etortzen dira bat., (Kontakizunak, Edgar Allan Poe/ Navarro, K.)
    • Sarritan erortzen dira, gainera, tranpa horietan., (Txanponaren bi aldeak, Iñaki Heras)
    • Bi aldiz hasi nintzen skribatzen, eta bietan utzi behar izan nuen: batean, zeren papererat tinta tanta bat erori baitzitzaidan; bertzean, zeren letra ez baitzitzaidan nahi bezain berezia eta diferenta atera; hirugarrenari, berriz, anitzez ere itxura hobeko iritzi izan nion, eta, hura ontzat […], (Lur bat haratago, Irigoien, J. M.)

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "anitzetan, zenbaitetan, batzuetan, gehienetan, gutxitan, sarritan, bi aldiz, lau aldiz....", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3