Erabiltzaile Tresnak


morf:5:10:3:2:1:3:6

Atzizki bidez eratorritakoak

Atzizki bidez eratorritako adberbioak ere badira, denbora adierazten dutenak: urteka, igandeka, asteka, igandero, urtero, orduero…1

  • Adibide klasikoak:
    • Aditzen dugu badela lan hanitz, jiteak xuhur direla, bizia garesti, arrandak handi, zonbat abere-buru duten, zer uzta biltzen urtheka. (Beribilez, Etxepare)Ardi galduaren parabola, kanta eta bideoa
    • Zu emen zeundenean bezela, orain ere meza nagusi-ondorean, elizaurrean naiz elizatarian (eguraldia nolakoa dan) gizonak eguerdirarte, pipakada bana ketu ta asteko berriak jakiteko asmoz, igandero biltzen dira. (Ardi galdua, Azkue, R. M.)
    • Aien asmoz, gañera, urtero ta gero ta ospe larriagoz, berrizkatu-bearra da Olerti-Yaiori. (Itz-lauz, Lizardi)
  • Gaurko adibideak:
    • Gure egutegia urteka antolatuz gero, noizbehinka egokitu beharko dugu, urte bakoitzean beti izango baikenituzke ia-ia sei ordu sobran., (XX. mendearen argi-itzalak, Salaburu, P.)
    • Dena dela, baldin bazeneki zer gogorra den igandero-igandero Urzaiz hain modu patetikoan kale egiten ikustea, ez zenuke tutik esango, ez horixe!, (Behi eroak, Patxi Iturritegi)
    • Sofrimentu hori gizajo fanatikoek baizik ez dizute asmatzen eta hazitzen egunero, orduero, segunduero zuk kontsumitzeko, egunkariotan, telebistan, irratian, eskolan, fabrikan, kartzelan, kalean…, (Trapuan pupua, Perurena, P.)
1 Gogoratu adberbio eratorrien atalean aztertu ditugula hauek guztiak.

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Atzizki bidez eratorritakoak", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3