Erabiltzaile Tresnak


morf:5:10:3:2:1:4

Iraupena markatzen duten adberbioak

Beste denbora adberbio batzuek iraupena adierazten dute, hau da, gertakari batek hartzen duen denbora.

luze, labur

luze eta labur adjektiboetatik eratorritakoak dira luzaro eta laburzki adberbioak, hain zuzen ere iraupena adierazteko gehien erabiltzen direnak. Baina luze eta labur adjektiboak ere erabiltzen dira iraupena adierazteko adberbio gisa:

Egungo idazleek ere erabiltzen dituzte molde hauek:

  • Dendaren atzealdera joan eta, ontzi batean jarri ondoren, luzaro egoten nintzen haiei begira. (Ahardikeriak, Marie Darrieussecq / Joxan Elosegi)Imre Kertész
  • Jaun Marcelek irri zabal bezain xamurra egin zidan, eta, eskua ikasmahaiaren bertzalderat luzatu, buruaren gainean ipini, eta ileak laburzki ferekatzen zizkidala, erran zidan: (Lur bat haratago, Irigoien, J. M.)
  • Elkarrizketak luze jo zuen, baina Dabidek ez zuen neska harekikoa onartu nahi izan. (Ahardikeriak, Zubizarreta, P.)
  • Uste dut nirekin apur bat haserre zegoela, aita bertan zegoenez oso labur mintzatu behar izan dudalako: azken batean gaur aitarekin moldatu behar dut., (Zoririk ez, Imre Kertész / Urrutikoetxea, U.)

Iraupena adierazteko egiturak

hiru egun iraun zuen esaten den tokian asko iraun zuen ere aurkituko dugu, eta antzeko egiturak ere bai:

Egungo idazleen testuetan ere aurkituko ditugu:

  • Gutxi iraun zigun poz hark, baina, porrakadetatik ihesi ibili arren, kaleko nagusi sentitu ginen egun batzuetan bederen. (Errautsen distira, Mendiguren Elizegi, X.)
  • Agian izan diat haren berririk, asko ibilia bainaiz. (Ulises, Homero / Igerabide, J. K.)
  • Leporaino nengoen politikaz, “hemengo politikaz” esan nion, eta aitorpen horren ondoren “no me extraña” entzun nionean baretu zela iruditu zitzaidanez, itzulinguruetan gehiago luzatu gabe zuzenean harira joatea pentsatu nuen; azken finean, poliki ibiltzeagatik hanka sartzeko zorian egon bainintzen. (Gorde nazazu lurpean, Saizarbitoria, R.)

Denborazkoak eta moduzkoak

Victor Hugo Zerrenda hauetako adberbio batzuk denborazkoak ez ezik, moduzkoak ere izan daitezke: arin, azkar… Izan ere, batzuetan denbora eta modua uztartzen dira, ikusten denez.

  • Hain liluratua nindukan leku hark non pezeta bat jaurti nion presaka Manuelari, arin egin nuen jauzi bazterrera, eta begitarte ezin harrituago batekin ikusiko ninduen espainolak, pentsatzen dut orain, esan zidan guztia ahantzirik alde egiten. (Idi orgaren karranka, Victor Hugo / Izagirre, K.)
  • Neska txikiak arin hitz egiten zuen, ahoaz guztiz irekita eta begiak zuri-zuri. (Manhattan Transfer, John Dos Passos / Lopez de Arana)
  • Ohi bezala, azkar erantzun zidan. (Soinujolearen semea, Atxaga)

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Iraupena markatzen duten adberbioak", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3