Erabiltzaile Tresnak


morf:5:10:3:2:1:5:1

jada

jada adberbioak “dagoeneko” esan nahi du eta ja, jadanik aldaerak dauzka. Ez da asko erabili tradizio idatzian. Iparraldeko testuetan ageri da batez ere:

  • Sei orenak joak dire jada, eta ez dugu denbora galtzekorik! JOAN-EDERREK: (Eskuineko ganbera batetarik:) Heldu naiz, heldu, haurra; bazkina hunen sartzeak emaiten baitazkit lanak! Alo! hots, helduko naiz oraikotik. (Supazter xokoan, Barbier)

Gaurko testuetan gehiago erabiltzen da:

  • Baditu jadanik egun batzuk Tourvel andrea eta biok akort garela geure sentimenduez; eleez baizik ez dugu eztabaidatzen. (Harreman arriskutsuak, Choderlos de L./ Muñoz, J.)
  • Damu izan nuen paperean jarri ez izana “errabia ematen dit, nire azpian zaitudanean fardel bat bezalakoa zarelako” edo behi lodi bat bezala jartzen ari zela eta burura etortzen zitzaizkidan beste mila gauza; baina berandu zen jada: ordaina hartzea izateaz gainera, erreminduta nengoela adieraziko zuen., (Gorde nazazu lurpean, Saizarbitoria, R.)

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "jada", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3