Erabiltzaile Tresnak


morf:5:10:3:2:1:5:10

geroko, gero arte, gaurtik, gaurdaino, betidanik, betiko…

Ikusi dugunez, denborazko zenbait adberbiok noiz galdekariak hartzen dituen kasu markak eta postposizioak (denak edo batzuk) har ditzakete:

  • geroko, gero arte, gaurtik/gaurdanik, gaurdaino, betidanik, betiko…

Bestelako atzizkiak ere hartzen dituzte batzuek:

  • sarritan, geroztik, gaurgeroz…

Hala ere, zenbait kasutan atzizkiak ez dio esanahi berririk eransten forma soilari:

  • sarri(tan), sekula(n), aspaldi(an), berehala(koan)…

Gauza bera esan liteke adberbio hizkia hartzen duten zenbait adberbiori buruz ere:

  • beti(ro), goiz(ik)…

Adberbioek kasu marka hauek hartzen dituztenean, ez dira betetzen izenkiekin agintzen duten arauak: egun izenetik eguneko eta egunetik sortzen dira, baina egun adberbiotik egungo eta egundik sortzen dira. gailur hitzak gailurretik ematen du, baina gaur adberbioak gaurtik.

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "geroko, gero arte, gaurtik, gaurdaino, betidanik, betiko…", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3