Adberbio batzuek hurrenkera markatzen dute: lehenik, bigarrenik, azkenik… Mendebaldeko euskalkietan ageri diren arren, nagusiki Nafarroan eta Iparraldean erabili izan dira tradizioan.
Ikus adibideok:
Adibide klasikoak:
1914ko gerla ondoan, sartu zen lehenik herriko etxean eta gero Pariseko legebiltzarrean, bere fortunari esker. (Oroitzapenak, Larzabal, P.)
Jangoikoak lenik Bear du salbatu, gero bigarrenik gizonak obratu; konforme elkarreki biek akabatu; salbo da beras orreki. (Koplak, Lizarraga)
Ministroak dio azkenik: Ezagezazu, Jauna, zure kriatura au, ez beste Jainkok, zeren besterik eztan, ezpada zuk Jainko egiazko bakarrak ezerezetik e (Aita S. Ignacioren egercicioac, Cardaberaz)
Gaurko adibideak:
Hau lehenik Analitika transzendentala da, “egiaren Logika” bat, beraz; bigarrenik, Dialektika transzendentala da, eta Kantek Dialektikaz itxuraren Logika ulertzen du, eta itxura honen aurkikuntza, kritika eta gaindipena dira Dialektika transzendentalaren egitekoak. (Arrazoimen hutsaren kritika, Kant/ Ibon Uribarri)
Azkenik nortasun arazoak, bezeroekin batzuetan ustekabeko erreakzioak eragiten zizkioten arazoak, gainditu egin zituen, homosexuala zela jabetu zen une berean, hain zuzen. (Ostiralak, Arretxe, J.)