Erabiltzaile Tresnak


morf:5:10:3:2:1:5:12

ikusirik, eginik, ikusita, eginda...

Orain arte ikusi dugunez, -(r)ik hartuta partitiboan ageri diren aditzak edo -ta daramatenak adberbio gisa erabiltzen ditugu esanahiari dagokionez. Ikus adibideok:

  • Adibide klasikoak:
    • Pedrok, ori ikusirik, tiratu zio ezpataz burura, ta ebaki zio bearri bat. (Jesu Kristoren eta Ama Birjinaren bizitzak, Lizarraga)
    • Zugaitik pekatu egin eban arek, eta gero bera jarri zan besteen irakasla egiñik: bada oneek egiten dituen pekatu guztijak, datozan legez zure lelengo eskandalutik, zuriak dira. (Marijaren illa, Uriarte)
    • Jaunak, eri aren uste osoa eta laguntzalleen on egin naia ikusita, esan zion: Sinistu ezazu, semea, zure bekatuak barkatu zazkizu. (Testamentu Berrico condaira, Lardizabal)
    • Matralla alde aek ez dagoz alan eginda makallao saldia artuta, ez sardina usteldubak janda. (Peru Abarca, Moguel, J. A.)
  • Gaurko adibideak:
    • “Zure demanda oso ere kontuan edukitzekoa iduritu zaigu, zeren eta, ikusirik zer arrakasta izan duzun zeure Laiotzako olarekin… ”, eta hara heldurik isildu egin zuan. (Lur bat haratago, Irigoien, J. M.)
    • Loroari entzungor eginik, hantxe joan ziren korrika anai-arrebak eskaileretan behera. (Loroaren teorema, Guedj, D./ Muñoz, J.)
    • Harritu egingo da norbait Bilboko tenperatura ia gradu bat altuago ikusita. (Naturaren mintzoa, Zabala, P.)
    • Ukondoekin indar eginda tentetu zen Sethe. (Maitea, Toni Morrison/ Anton Garikano)

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "ikusirik, eginik, ikusita, eginda...", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3