Erabiltzaile Tresnak


morf:5:10:3:2:1:5:5

agudo

Kategoriari dagokionez, agudo adjektiboa izan daiteke, eta hala erabili da tradizioan:

  • Gizon beroa eta agudoa gauza guzietara da prepartua eta adelatua. (Iesusen Imitacionea, Pouvreau, S.)
  • Orhoitgarri haui bazarraiste itzuliko ahal zare suge zaharraren hainitz artetarik, zeina ikusirik bizitze espiritualari lotzen zaiskonek borondate sendoa eta agudoa dutela enseiatzen baita hekin adimenduaren beheiti egoitztera, bide hartaz bai borondatearen bai adimenduaren nausi egin dadintzat. (Gudu espirituala, Pouvreau, S.)

Adberbioa denean “laster, berehala” adierazten du:

Literatura tradizioan hainbat aldaera izan ditu: aguro, abudo, aburo, auburo, auro…

  • AGUSTIÑE: Aguro etorri zera, Lierni! Gaur Parrokia-etxean ez al zenduten billerarik? LIERNI: Ez ama! Larunbatetan elizkizuna izan oi dala badakizu ta bereala bukatu da. (Kalifornia ku-ku, Labaien, A. M.)
  • Baita besteak ere, abudo erantzun: - Bai, baño medikuarenak aisego, lurrak berak. (Harrizko pareta erdiurratuak, Perurena, P.)
  • Baño zorigaiztokok aurgiteko ta umeazitzen darenak eun atan ezin auburo iges eiñik. (Beste zenbait itzulpen, Otaegi, K.)

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "agudo", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3