Erabiltzaile Tresnak


morf:5:10:3:2:1:5:6

azkar, arin, laster, fite, mantso, berant

azkar, arin, laster… adjektiboak dira, baina adberbio gisa ere erabiltzen dira. azkar, batez ere gipuzkeraz erabiltzen da, “berehala” esan nahi duela. arin hegoaldean erabili da gehiago, bizkaieraz batez ere. Azkenik, laster :

fite adberbioa ere multzo honetakoa da, esanahiari dagokionez. Iparraldean eta Nafarroan erabiltzen da, beti adberbio gisa:

Egungo testuetan ere agertzen zaizkigu lau hitz hauek adberbio gisa:

  • Arin egin zuen etxerako bidea, pentsamenduen hari hura eten nahian. (Ordaina zor nizun, Joxemari Urteaga)
  • Arineketan abiatu zen Hudson Street-erantz, zein jendez gainezka baitzegoen; gizon-emakumeak azkar zebiltzan goiz hartako argi gorrixkaren pean. (Ordaina zor nizun, John Dos Passos/ Lopez de Arana)
  • Baina laster sendatuko haiz. (Ordaina zor nizun, Tolkien J.R.R. / Agustin Otsoa)
  • Elizatik jalgi bezain fite, baina, hain bere onetik aterea ediren nuen osaba Joanikot, non ziztuan itzuli baikinen jauregirat; eta, haren studioan sartzen ginela, erran zidan: (Lur bat haratago, Irigoien, J. M.)

mantso

mantso (aldaerak: maltso, mantxo) eta berant (edo berandu) ere adjektiboak dira, baina adberbio gisa ere erabiltzen ditugu, eta aurrekoen kontrakoa esan nahi dute:

Bizkaieraz belu erabiltzen dute berandu esan nahi duela:

  • Egia da, gisa atan ikusi ebenean euren alabea, erruki andia artu eutsena: bene-benetan damutu jaken askatasun geiago emon ezeutselako Josetxogazko ibiltaldietan, da bake-bakean itxi ezeutselako jarraittuten bere gurari zintzoetan; baña belu agertu zirean onek damutasunok. (Josetxo, Etxeita, J. M.)
  • Pensamentu, gogoeta deunge edo tentamentu gaisto bat, lenengoan erraz laster kendu lei; baña indarra arturik, belu, berandu edo nekez. (Gueroco Güero, Añibarro)

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "azkar, arin, laster, fite, mantso, berant", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3