Erabiltzaile Tresnak


morf:5:10:3:2:1:5:7

berriz, berriro, berriki

berri adjektibotik sortzen dira berriz, berriro eta berriki adberbioak. Formari dagokionez, berriki eta berriro antzekoak dira, berri adjektiboak –ki edo –ro atzizkia hartuz sortzen dira. Esanahiari dagokionez, ordea, ez dira berdinak: “orain dela gutxi” esan nahi du berrikik eta “beste behin” berrirok. Alde horretatik, berriro eta berriz bai antzekoak dira.

  • Adibide klasikoak:
    • Eta nik ugarituko ditut, eta ez dirade gutxituko, gloriaz beteko ditut, eta ez dirade berriz zitaltzat idukiak izango. (Biblia I, Uriarte)
    • Aipatu dugu au lenago ere, baña esta kalte aipatzea berriro gure konsolutako. (Sermoiak, Lizarraga)
    • Diputazione eta Gobernuko gizonen artean ijaz egin zuten antolamena gisa batera eta orai Gobernuak berriki eman duen aginduan, bertze gisaz jokatu omen da. (Nafarroatik, "Larreko")
  • Gaurko adibideak:

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "berriz, berriro, berriki", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3