Erabiltzaile Tresnak


morf:5:10:3:2:1:5:8

goiz

goiz izena adberbio gisa ere ere erabiltzen da:Ederra da goizean goiz mendira joatea

Adibide horretan ikusten dira, hurrenez hurren, bi erabilerak: goizean izena eta goiz adberbioa.

Ikus adibide gehiago:

  • Adibide klasikoak:
    • Lenengo egunoro txit goiz jaiki, ta uda, ta negu, aren lendabiziko arreta, ta pausoak zirtan, bide luzea bazan ere, Madridko Eleizak ibiltzea, ta Meza Santuak zeruko fede bizi, ta deboziorik andienaz enzutea. (Senar emazte santuak, Cardaberaz)
    • Agur eta goiz etorri. (Dirua galgarri, Izeta)
  • Gaurko adibideak:
    • Abrahan goizean goiz jaiki zen hurrengo egunean; ogia eta zahato bat ur hartu eta Agarri ezarri zizkion bizkarrean. (Agindutako lurraren bila I, Mujika, J. A.)
    • Kaiertzera goiz etorri zen Edmea, ezen oraino jende gutxi baitzen ageri trenaren zain. (Zeruetako erresuma, Borda, I.)

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "goiz", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3