Erabiltzaile Tresnak


morf:5:10:3:2:3

Modu adberbioak

Modua adierazten duten adberbioez arituko gara atal honetan. Lehenik eta behin, modua adierazten duten adberbioen galdekariaz arituko gara, eta ondoren, horri erantzuten dioten adberbioez.

nola, zelan

Modu adberbioen galdekari nagusia nola (nula, nurla, lola) da, baina bizkaierazko testuetan gehiago ageri da zelan. Gaur egun ere indar handia du zelan-ek bizkaieraz:

“zer gisa, zer modutan”, esan nahi du, eta esanahi hori duenean ez du bestelako postposiziorik onartzen. Ordea, izenlagun gisa erabil daitezke nolako, zelako:

  • Zer alegrantziak, nolako bozkarioa, nolako ongi-ethorria orotan eta guzienganik! Salbatzailerik egundaino hala hartu othe du galtzera doan jendeak?. (Piarres II, Barbier)
  • Baiña orain belu da! Ez, jarraituko deutsot berak gura dauen tokiraiño! Zelako abotsa! - Baiña nor dan ez dakizu? - Ezin dot igarri. (Azalpenak, "Lauaxeta")

Horren ondoan ditugu beste hauek: nolatan, zelatan (lekuko gutxirekin), nolaz… “zergatik, zer dela eta” adierazteko erabiltzen ditugu horiek:

Hor ikusten da, inguruko erdaretan bezala, galdekari horiek zergatia galdetzeko ere erabiltzen ditugula askotan.

Hala ere, nola eta zelan adberbioek, bi esanahiak dituzte “zer modutan” eta “zer dela eta”:

Beste batzuetan, isilpeko aditzen bat dugula tartean, baieztapen edo ezeztapen indartsua gordetzen duen itaun erretorikoa egiteko ere erabiltzen ditugu:

  • Nola egingo dut, bada, hori? (Loti ederrak, Yasunari Kawabata / Ibon Uribarri)
  • Nola egingo dut hori, bada? (Ez dut holakorik egingo, nola uste duzu…?)
  • Nola ez, gero? (Bai, noski)
  • Nola uste duzu…?
  • Nehork ez aditu? Ezkila? Nola bada hoi? (Supazter xokoan, Barbier)

Beste erabilera batzuk

Adberbio hau beste era batzuetan ere erabil liteke:

  • Batzuetan perpaus osagarrietan erabiltzen dugu:
  • Beste batzuetan, esaera adberbial batzuetan, eta moduzko perpausetan:
    • Eta, nola diren gauzak, bihotza oraindik ere samurtu egiten dit gogoratzeak. (Gorde nazazu lurpean, Saizarbitoria, R.)
    • Guti aski zikindu edo ainitz zikindu, nola gerta. (Herria)
    • Arras bakan oro har, nahiz izan zitzakeen gurekilako aldi luzeagoak, nola gerta. (Herria)
    • Dantza jauzietan bazituen berak arrañaturik frango pieza, hala nola “Milafrankarrak”, “Baztandarrak”, “Ainhoarrak” eta beste. (Luzaiden gaindi, Aintziburu, A. / Etxarren, J. B.)
    • Gizonek dituzte hartzen beren gainlore arruntak, nonahi atzeman daitezkeenak, hala nola arrosak. (Buruchkak, Etchepare, J.)
    • Alabainan Sedeziasek, Judako erregek hertsi zuen, zioelarik: Zertako profetisatzen duzu, erranez: Hau dio Jaunak: Huna hiri hunen ematera nola-hala Babilonako erregeren eskuetara, eta harek hartuko du; 4 (Biblia Saindua II, Duvoisin)
    • “Deusek ez nau hala samurrarazten nola holako gauzen ikhusteak, rien ne me fàche tant que de voir de telles choses” (Diccionario manuscrito vasco-francés, Duvoisin)
  • Mendeko perpausari bide emateko erabiltzen da (aditz laguntzaileak mendaragailua behar duela):
  • Eta zerbaiten araberako testuingurua adierazteko, hemen ere laguntzaileak menderagailua behar duela:
    • - Lizardiren zenbait pasarte ezin daiteke uler.
      Nola irakurtzen den; Eta eguna luzeago edo motzago nola den, hiru ordutara alda litekeela [erlojua]. (Gure mendi ta oianak. Zuaizti berriak antolatu, ta lengoak zaintzeko zuzenbide batzuek, Munita, I.)
  • Konparaziozko testuinguruetan ere bai:
  • Gainerako galdekariekin ere gertatzen da:
    • Onuragarria izango dula?
      Nondik ikusten den;
      Noiz ateratzen garen, argiago edo nekatuago egongo gara.
  • Ezezko testuinguruan, konparaziozko perpaus batzuetan:
  • Bezala-ren esanahia duela:
  • Harridurazko perpausetan ere erabiltzen da:
  • Sinesgarritasun eza erakusten du batzuetan:

-tsu

Atzizki adierazkorra da -tsu, gutxi gorabehera markatzen duena. Egungo testuetan ez da asko erabiltzen:

  • Segur naiz irakurtzale zonbait bederen jakin nahiak direla nolatsu iragaiten ziren eresia-emaite horiek. (Euskal literaturaz, Lafitte, P.)
  • Nihoiz ez da ahantzi eskal herrietan Orduko sarraskia franses soldadutan; Mendez mende kantatu hango bitoria, Huna nolatsu duten moldatu guzia: “ Oihu bat aditu da deia lazgarritan, Eskalduna gelditu ernerik athetan, Erraten duelarik: nor da hor, zer nahi? Holako bozik hemen ez aditzen ohi. (Eskaldunac, Hiribarren, J.M.)

nolatsuko izenlagun forma ere ageri da:

  • Zertako zituzten? Zenbat urte ote dituzte eginik? Aren egileak, gizon nolatsukoak ote ziren? Gu bezalakoak edo gure odolekoak? Arkibideak ongi ikustatu eta erran zigun: 1en. (Lekukotasuna, "Larreko")
  • Hirugarren ikuspena Jainkoa bethi ikustea, bethi gozatzea bere ospe zoragarriaren erdian, oh! zeinen dohatsua den sainduen eta hautetsien azken zoria! Hau nolatsukoa den nabaritzeko, izpirituz igan nadiela zeruko gortera; han ikus detzadala arima dohatsuak, ospez, gozoz eta boztarioz betheak; gero fedeaz begira dezadala ni hekien lagun izateko eta hekien artean egoteko Jainkoak egin ninduela. (Liburu ederra, Duvoisin)
  • - “Goanes! erran behar duzu nolatsukoa den, ttiki ala handi! ezen han bada asko!”. (Ixtorio-mixterio, Barbier)

zer moduz, zein eratan, nolako gisan

nola/zelan horiekin batera, zer moduz, zein eratan, nolako gisan… formak ere erabiltzen dira. Esapide ihartuak dira, adberbio funtzioan ageri direnak.

Modu adberbioak

Galdera horien guztien erantzun posibleak dira adberbio hauen bidez eman daitezke:

Banaka aztertuko ditugu guztiak.

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Modu adberbioak", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3