Erabiltzaile Tresnak


morf:5:10:3:2:3:3

Adberbio atzizkiren baten bitartez eratorritako adberbioak

Hirugarren saila adberbio atzizkiren baten bitartez eratorritako adberbioek osatzen dute. Hau da sailik handiena, zalantza gabe. Honelako adberbioak osatzeko –ki, -to, -ro, -ka, -ik, -la eta –ta atzizkiak erabiltzen ditugu: arinki, polito, astero, jauzika, ixilik, nola, jauzika… Adberbio hauek guztiak Adberbio eratorriak atalean azaldu dira dagoeneko.

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Adberbio atzizkiren baten bitartez eratorritako adberbioak", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3