Erabiltzaile Tresnak


morf:5:10:3:2:5

Iritzi adberbioak

Zalantza bat baino gehiago sor lezake, beharbada, atal honen izenburuak. Zer da, izan ere, iritzi adberbio bat? Hauxe dio Agurtzane Elordietak “ Moduzko adberbioak eta adberbioen arteko hurrenkeraz” artikuluan: “Adberbio hauen zeregina esapideko predikazioari buruz hiztunak duen jarrera edo iritzia azaltzea da”. Perpausetik kanpora gertatzen diren ekintzei buruz, hiztunek daukaten iritzia edo jarrera adierazten duten adberbioak dira, beraz:

  • Txarra zen, nonbait.
  • Agian joango da.

menturaz, itxuraz, agian...

Sail honetakoak dira menturaz, itxuraz, agian, iduriz, onenean, nonbait (ez lekuzkoa, “agian” adierakoa), ausaz, apika, antza (gipuzkeraz eta bizkaieraz erabiltzen dira), arean (bizkaierakoa), eta abar1. Adberbio hauek perpaus osoari dagozkio, ez bakarrik sintagma bati.

Ikus ditzagun adibideak:

  • Klasikoak:
  • Egungoak:
    • Katolikoak dira menturaz beren katolikotasunaren barnean hertsiegiak, beren Elizaren unibertsaltasunean osoki arrotz egonak. (De re publica edo politikaz, Xarriton, P.)
    • Besteen diruaren gaia itxuraz ez zuen gogoko, eta haratik hara jaurti zidan hurrengo galdera. (Sukar ustelaren urtea, Jimenez, E.)
    • Agian joan egin behar zenukete hemendik. (Maitea, Toni Morrison / Anton Garikano)
    • Hantxe, ezker, ikusten dut, Arga ibaia segitzen duela, barda ikusi dudan ingeles gizon ixil eta iduriz adin onekoa. (Santiago oinez, Aintziart, P.)
    • Onenean, txoro axolagabe bat zen. (Ihes betea, Lertxundi, A.)
    • Haren anaia batek, bertan bizitzen dagoeneko hilabeteak zeramatzanak, nekez jasaten omen zuen klima, nonbait. (Homo Faber, Frisch, M. / Arrieta, J. A.)
    • Ausaz, goxoa delako da ahula. (Glosolaliak, Linazasoro)
    • Baina zer da beharra? Eztabaida handia sortzen duen terminoa da, eta auzi honen funtsa, apika. (Txanponaren bi aldeak, Iñaki Heras)
    • Labanaz eraso zion, antza, emazte zenari. (Hizlandia, Aranbarri, I.)
    • Hi ez haiz konturatu, arean. (Sukar ustelaren urtea, Jimenez, E.)

Postposizio sintagmatik eratorriak

Horietako batzuk posposizio sintagma batetik datoz, eta erabiliaren erabiliaz adberbio gisa finkatuta geratu dira.

  • menturaz, esaterako, mentura izenetik dator, tradizio luzea du (Lazarragak erabiltzen du) eta forma adberbial horretan (edo menturan bezala) erabiltzen da batez ere. Iparraldean benturaz forma erabiltzen da:
  • itxuraz forma adberbiala, noski, itxura izenean oinarritzen da:
  • ausaz formarekin ere berdin gertatzen da: ausa du oinarrian (edo auza), baina lekukotasun gehienak ausaz bezala ageri dira:
  • apika idazle gipuzkoarren tradizioan ageri da gehienbat. Egungo testuetan ere erabiltzen da:
    • Bekatu asko genituen apika, baina nork bereak. (Idazlan hautatuak, Mitxelena, K.)
  • antz izenetik sortzen dira antza, eta antza denez esaera adberbialak. Jatorriz gipuzkoar-bizkaitar idazleek erabiltzen zuten batez ere:
    • Antza danez, onetantxe be, lapur ixaten be, euzkeldunek berarizkuak ixan dira, euren antza ta ez iñorena euki dabe, iñor ez lakuak ixan dira. (Abarrak, "Kirikiño")
  • Eta hortik sortu da antza bakarrik erabiltzea ere:
  • arean: bizkaieraz erabili izan da, eta hirugarren graduko erakuslearen ablatiboaren (-rean) forma arkaikoan oinarritzen da. Esanahi bat baino gehiago du: “deus ez”, ezezkoetan, “zerbait” baiezko eta galderetan, baina forma adberbiala da “hots”, “hau da”… hemen interesatzen zaiguna:

Bestelako forma adberbialak

Badira bestelako forma adberbial batzuk ere: beharbada, dudarik gabe, agi denean, agi denez, badaezpada, inola ere (moduzkoa ez denean), eta abar:

Denak ez dira berdin erabiltzen: agi danez, agi danean eta badaezpada Hegoaldeko tradizioan erabili dira, eta gaur egun ere nekez ikusten dira Iparraldeko testuetan. Aldiz, beharbada eta duda(rik) gabe euskalki eta garai guztietako testuetan ageri dira.

Sail honetan sartzen dira noski, jakina eta horien gisakoak. Gipuzkeraz eta goinafarreraz idatzitako testuetan ageri da batez ere, tradizioari dagokionez. “Segur aski” edo “zalantza gabe” esan nahi du:

Goinafarreraz eta gipuzkerazko testu batzuetan ere naski ageri da, eta “segur aski” esan nahi du:

Adberbio hauek sintagma bat edo bestea besarkatzen dute, zein den haien tokia perpausean, nahiz oso arrunta den galdegaiaren aurrean jartzea:

  • Patxi agian Donostiara joango da bihar.
  • Patxi agian bihar joango da Donostiara.
  • Agian Patxi joango da Donostiara.

Euskaltzaindiak honetaz

1 de Rijkek modalitate adberbio esan zien hauei (((2008: 249)

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Iritzi adberbioak", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3