Erabiltzaile Tresnak


morf:5:13:1

Aditzoina

Aspektu atzizkirik, markarik gabeko aditz forma da aditzoina.

Aditzoin→ Aspektu markarik gabeko aditz forma.

Perpaus lokabeetan eta perpaus juntatuetan nola funtzionatzen duen ikusiko dugu, baita perpaus txertatuetan ere. Ia gehienetan, forma jokatua ere erabil daiteke, eta badirudi gainera, erabilera ez-jokatu hauek aspektu edo denbora modu markak isilean utzita moldatzen direla.

Aditzoina ekialdeko euskalkietan erabiltzen da egun, eta gainerako euskalkietan partizipioa erabiltzen da haren ordez.

Perpaus lokabeetan

Perpaus lokabeak beregainak dira, ez daude beste baten mende. Horrelako perpausetan aditzoina hainbat modutan ager daiteke:

  • Aginduak ematerakoan:
    • Normalean bigarren pertsonarekin erabiltzen da, baina mendebaldeko euskalkietan, testuinguru horietan ohikoagoa da partizipioa:
    • Isildu zaitez!
    • Sartu barrura!
    • Etorri zaitez.
  • Mendebaleko euskalkietan, ordea, partizipioa erabiltzen da honelako egituretan:
  • Galdera erretoriko eta harridurazkoetan:
    • Nork fida halakoari?
    • Non koka, hortaz, honenbertze jende?
    • Elkhar higuin dioten bi giristinok badirurite eztirela errelijione berekoak: ezen elkhar ezin jasan dezaketen bi lagun nola jar ditezke mahain berean! (Meditacioneac gei premiatsuenen gainean, Duhalde)
    • Bada, egin duenak bekatu mortale, baita Jangoikoaren kontra traizio bat ain traidorea, errateko Santa Teresaren itzkuntzareki, ta San Pablok diones, kruzifikatzea berriro Jangoikoaren semea, nola eska dezake Jesusen izenean daramalaik ariman mantxagoi ain itsusia? (Sermoiak, Lizarraga)
  • Partizipioa ere erabil daiteke halakoetan:
    • Ganera, ba-dakixuz, oiez, arako esakunak: “edozein sari esker gura”, ta “iñoren emoia artu ta norberen buruba saldu”. (Bertolda eta Bertoldin, "Otxolua")
  • Igarkizun edo asmakizunetan ere partizipioa agertzen da:
  • Kontakizunetan. Ekialdeko euskalkietan sarri erabiltzen da aditzoina kontakizun eta deskripzioetan, kontakizunari erritmo bizia emateko. Halakoetan ia aditzondo balioa izaten du:
    • Ez dira lotsa hemen, egun osoa kurritzeko edo berdin bi: lagun multxo bat bil eta lot bideari.
    • ERBIA ETA APOHARMATUA Erbitto bat: beharri xut, buztan labur, Ausik, itzul, beha, jauzi. (Lan orhoitgarri zonbait, "Oxobi")
  • Mendebaldean nahiz ekialdean, partizipioa ere erabiltzen da halakoetan. Gehienetan koordinazioak ekarritako aditz laguntzailea ezabatu egiten da, baina ez beti, batzuetan ez da forma jokaturik ageri, denak ezabatuta daudelako:
    • Unamunok euki behar dau alako gomuta samar lausotsu bat (…) eta geiago barik “or joak” eta ukondoa sartu, sinestu, ta esan, “di” atzizkiak arboleda dikurrela“. (Egunekoa, "Kirikiño")
  • Mendebalean bakarrik ez, ekialdean ere aurkituko dugu joera hori, bertsogintzan batez ere:
    • Ni Ajenan bi urthez, libre nintzala ustez,
      Bena aita orano ez ase mendekatzez:
      Jaun horier galthatu ukhen otoritatez,
      Presu begiratzeko librantxaik ukhen gabez,
      eta ere eduki hamar ilabatez. (L'oeuvre poetique de Pierre Topet-Etchahun, Haritxelhar, J.)
  • Batzuetan fokalizazio baten ondorioaz aurkitzen ditugu forma jokatugabeak. Halakoetan, partizipioa nahiz aditz izena aurkituko ditugu:
    • Ez dauke gogoan beste gauzarik: il, erre, apurtu, kiskaldu, birrindu, ezereztu… (Egunekoa, "Kirikiño")
    • Sobera akitu gabe egin zuten errepublikanoek erresumaz jabetzea. (Jauna dut argi I, Hiriart-Urruty, J.)
  • Antzerkietako ohar eta iruzkinetan. Zuberoako pastoraletan, esaterako, antzerki jokoak aditzoinaren bidez adierazten dira izkribuetan:
    • Sar eskuinetik…, ama besarka…, Joanesek kanta…, denak erretira… (A. d Oihenart pastolara, Arnaud Aguergaray)
  • Gogoratu hala ere, mendebalean partizipioa ere erabiltzen dela horrelako egituretan.

Perpaus juntatuetan

Aditzoina eskatzen duten bi aditz edo bi perpaus juntatzen, koordinatzen direnean, aditz laguntzaileetatik bat ezabatu egin daiteke, eta aditzoina bakarrik utzi:

Batez ere laguntzaileak *edin eta *ezan direnean gertatzen da hau:

  • Irakur zazu, eta gogoan har.

Euskara Batuaren ereduari jarraiki, molde hori da hobestekoa, baina batzuetan aditzoina eta partizipioa biak agertzen dira:

  • Irakur ezazu, eta gogoan hartu.

Perpaus txertatuetan

Perpaus txertatuetan ere erabiltzen da aditzoina:

  • Zehar galderetan oso ohikoa da ekialdeko euskalkietan, betiere aditz laguntzailea isilduta:
    • Horrelako zehar galderak forma jokatu bat erabiliz emango bagenitu, modu morfemak erabiliko genituzke: ez dakit nola eskuratu behar dudan dirua, ez dakit nola eman ahal dizkizudan eskerrak… Baina mendeko perpaus hauek *edun, izan, egon edo antzeko aditzen hedamen direnean, aditzoina nahiz partizipioa ager daitezke:
    • Partizipioa ere erabiltzen da halakoetan. Batzuetan, gainera, artikulua ere har dezake, edo partitiboa bestela:
    • badugu horretaz zer esanik.
    • badugu horretaz zer esana.
    • Alkarregaz zer ikusirik euki ez arren. (Egunekoa, "Kirikiño")
  • Hautuzko perpausetan, orobatasuna adierazten duten zenbait predikatu gisa erabil daitezke aditzoinak eta partizipioak, baita aditz izenak ere:
  • Zenbait postposiziorekin ere agertzen dira aditzoinak (nahiz normalena den postposizioak partizipioarekin agertzea): arte, ondoan, eta, ordu… Horrelakoetan aditz laguntzailea ezabatu egin da eta zaila da jakitea *ezan/*edin edo *edun/izan sailekoa den, aditz laguntzailea ezabatuz aspektu markari ere eragiten baitio:
    • sar arau
    • G: Zer heltü zen ordian? I: Hurak benedikatzen zütiala, emeki igan zen so zauskola bere diszipüliak, odei batek hen begier estal artio. (Catechima laburra, Belapeyre)
    • “Milesker eta ikus artio”, erranik, han utzi ditugu; eta jo elizara. (Mintzaira, aurpegia, gizon, Hiriart-Urruty, J.)
    • Ikhus ondoan Benterua gaizturik dela, ixilik egoiten dira Santa Graztarrak. (Don Juan eta bere adixkidiak, Constantin)
    • Azkenekotz, bada hirugarren ikusmolde bat jakintzaren aldetik sorgintzaren ikertzekotz: hura da Euskalerri eta Europa Sartaldeko beste sorginen baitan giristinotasuna etor-aitzin zeuden sineste eta erlijio zaharren begiratzaileak ikusten dituztenena. (Artikuluak, Mirande)
  • Zenbait esapidetan ere erabiltzen da aditzoina. Subjuntiboa onartzen duten zenbait predikatuk aditzoinaz osaturiko perpausak hobesten dituzte osagarri gisa, ekialdean batez ere:
  • Kontzesio kutsua duten zenbait esaeratan ere erabiltzen da aditzoina, galdetzaile batekin, ekialdean gehienetan:
  • Adlatiboan ematen diren zenbait aditz izenen ordez ere erabiltzen da:
    • Ekintza bat luzatu edo errepikatzen dela adierazteko ere aditzoina erabiltzen da:
    • ari zen irakur eta irakur
    • (Berriz ere ari da irakur eta irakur) (Paper mende, Larzabal, P.)
    • Dohala oraino, komenturat, eta batere beldurrik gabe, halere, munduan eror-eta-xuti dabilan giristino flakoa. (San Benoaten bizitzea, Joannateguy)
    • sinets ezina da
    • harremanak (>har-eman-ak)
  • Horrelakoak partizipioarekin ematen dira mendebaldean:
    • Ibilli ta ibilli, aldi edo denpora zati baten ondoren, auxe jazo zan. (Egunekoa, "Kirikiño")
  • Esaera ihartu batzuetan ere aditzoina erabiltzen da:
  • ahal eta ezin elementuekin ere aditzoina erabil daiteke:
    • sinets ezina da
    • Begiek, ikus ahala urrun, bazuten zertaz ase, herriraino lehenik, mendi handietaraino gero. (Piarres I, Barbier)
    • Kantuz hasi ginen eman-ahala. (57a gerlan, Zerbitzari)
  • Bi aditz elkartuz sorturiko izen elkartuetan, lehenengo zatia aditzoina izan daiteke:
    • har-eman > harremanak
    • sal-erosi > salerosketak
  • arazi eta eragin aditz eragileekin aditzak arazle bihurtzen ditugunean ere aditzoina erabiltzen dugu:
    • hurbilarazi
    • sarrarazi
    • erosarazi
  • Gorago esan dugun bezala, hemen ere gogoratu egitura eta molde horietan guztietan ez dela nahitaezko aditzoina erabiltzea. Euskaldun askok partizipioa ere erabiltzen dute.

Euskaltzaindiak honetaz

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Aditzoina", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3