Erabiltzaile Tresnak


morf:5:15:1:3

Aditz laguntzaileak eta berauen txandakatzeak

EZ DAKIGU EDAN DUEN EDO DENA ERORI ZAIONGramatikariak eta hizkuntzalariak beti ohartu izan dira, euskarak dituen aditz laguntzaileen artean, nola txandakatzen diren hauek batzuetan elkarren artean. Horrela, bistan da edozein euskalduni galdetuko bazenio nola esan behar den edan dut edo edan naiz, ez lukeela zalantzarik izango eta berehala erantzungo lizukeela, hitz hauek erabiltzen ez baditu ere, edan aditzak *edun edo *ezan eskatzen duela laguntzaile gisa. Aldiz, joan aditzak, esate baterako, izan eta *edin aukeratuko ditu:

  • edan dut
  • edan dezaket
  • joan gara
  • joan gaitezke

Baina ezin dute, ordea, bestelako laguntzailerik aukeratu:

  • *edan naiz
  • *edan nadin
  • *joan dugu
  • *joan dezagun



Betiere, noski, joan aditzak eraman esan nahi ez duenean. Esanahi horrekin erabiltzen da euskalki batzuetan, eta orduan ez da arazorik “joan dugu” edo “joan dezagun” esateko. Baina kasu horretan esanahia aldatu du. Esanahia aldatu gabe, adibide horiek ez dira gramatikalak. Beraz, badirudi euskal aditzek laguntzaile mota batekoa edo bestekoa bakarrik, eta ez nolanahikoa, aukeratzen dutela, euskarak dituen aditz laguntzaile multzotik (zazpi, orotara, euskalkien arabera, horietatik estandarrak edo batuak lau erabiltzen baditu ere)

Kontua da, ordea, hau ez dela beti horrela gertatzen, eta gramatikariak aspaldi ohartu zirela egitura jakin batzuetan aditz laguntzailearen txandakatzeak gertatzen direla:MENDI HONETARA IGO ZIREN INKAK

  • ardoa edan dute
  • ardoa edaten da taberna horretan
  • joan gara
  • joan behar dugu
  • joan nahi dugu
  • bihar ikusiko dugu
  • bihar ikusiko gara
  • mendira igo gara
  • mendira igo dugu
  • afaldu dugu
  • afaldu gara

Adibide horiek nolako egoeretan sortzen diren, nola, noiz eta zergatik txandakatzen den laguntzailea euskaraz, zenbateraino erabiltzen den txankataze hori eta nolako indarra duen aztertuko da lan honetan. Txandakatze batzuen kasua sintaktikoa da, eta beste batzuena dialektala, besterik gabe.

— Egilea: Ane Odria

Erreferentziak

  • Albizu, Pablo & Beatriz Fernández. (2006), “Licit and illicit ERG-DAT pairings”. Beatriz Fernández eta Itziar Laka (arg.), Andolin gogoan. Essays in honour of Professor Eguzkitza. Bilbo: EHU. 69-96.
  • Euskaltzaindia (1987), EGLU-I eta EGLU-II. Bilbo: Euskaltzaindia.
  • ——- (2001a), “Nahi/gura izan aditzen jokabidea aditz iragangaitzekin”. Euskaltzaindiaren 144. araua
  • ——- (2001b), “Behar izan aditzaren jokabidea aditz iragangaitzekin”. Euskaltzaindiaren 113. araua
  • Hualde, Jose Ignacio & Jon Ortiz de Urbina (2003), “Structural analysis of basic verbal paradigms”, A Grammar of Basque Berlin / New York: Mouton de Gruyter. 252-255.
  • Goenaga, Patxi(2006), “Behar-en lekua euskal hiztegian eta gramatikan”. Beatriz Fernández & Itziar Laka (arg.), Andolin gogoan. Essays in honour of Professor Eguzkitza. Bilbo: EHU.
  • Laka, Itziar (2004), “Ari progresiboa eta euskararen kasu markak”. Albizu, Pablo eta Beatriz Fernández (arg.), Euskal gramatika XXI. mendearen atarian: arazo zaharrak, azterbide berriak. Gasteiz: Arabako Foru Aldundia eta EHU. 113-133.
  • Laka, Itziar (2006), “Deriving split ergativity in the progressive. The case of Basque”. Johns, A. Massam, D. eta Ndayiragije J. (arg.), Ergativity Emerging Issues. Dordrecht: Springer. 173-196.
  • Oyharçabal, Beñat (1990), “Structural and inherent case-marking: Ergaccusativity in Basque.” Joseba Andoni Lakarra eta Jon Ortiz de Urbina (arg.), Syntactic Theory and Basque Syntax. Donostia. 309-342.
  • Ortiz de Urbina, Jon (2003), “Periphrastic constructions”. Jose Ignacio Hualde eta Jon Ortiz de Urbina (arg.), A Grammar of Basque. Berlin / New York: Mouton de Gruyter. 290-306.

lanaren aipamena nola egin...

Ane Odria, "Aditz laguntzaileak eta berauen txandakatzeak", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3