Aditz laguntzailea, forma perifrastikoetan, aditz nagusiaren eskumatara agertzen da, eta denbora, pertsona eta numero komunztadura eta moduaren markak biltzen ditu. Euskarak zazpi aditz laguntzaile ditu: izan, *edun, *edin, *ezan, egin, eutsi eta *iro(n):
Zazpi adizki hauek ez dira euskalki guztietan eta maiztasun berarekin erabiltzen, eta horietatik lau baino ez dira agertzen, aditz laguntzaile bezala, Euskara Batuan: izan, *edun, *edin eta *ezan (Euskaltzaindia 1987). Horiek izango dira, hain zuzen ere, ondorengo lerroetan mintzagai izango ditugunak.
Izan, *edun, *edin eta *ezan adizki laguntzaileak hiru irizpideren arabera sailkatu daitezke:
Sailkapen hau izan da euskal gramatiketan erabiliena. Proposatzen den sailkapen horren arabera, aditz nagusia iragankorra baldin bada, *edun eta *ezan izango dira erabiliko diren aditz laguntzaileak:
Aditz nagusia iragankorra izan beharrean, iragangaitza baldin bada, ostera, izan eta *edin izango dira erabiliko diren aditz laguntzaileak:
Aditz nagusia iragankorra edo iragangaitza izatearen araberakoa da, beraz, euskarazko aditz laguntzaileen gehien erabili izan den sailkapena. Hala, *edun eta *ezan aditz iragankorrekin agertzen direnez, laguntzaile iragankorrak direla esango dugu, eta izan eta *edin, aditz iragangaitzekin agertzen direnez, iragangaitzak. Badira argudiobideak, ordea, sailkapen hau ez dela egokia pentsatzeko, atal honetan azaltzen den gisan, iargankortasuna eta iragangaiztasuna ez baita aditz laguntzailearen arabera bereizten, baizik aditzek, aditz nagusiek, hartzen dituzten argumentuen kopuru eta izaeragatik.
Aditz nagusian aspektu markaren bat agertzen bada, normalean *edun eta izan aditz laguntzaileak erabiltzen dira:
Aditz nagusian aspektu markarik agertzen ez bada, berriz, *edin eta *ezan aditz laguntzaileak erabiltzen dira:
Beste era batera ere ulertu daiteke bereizketa hau. Aditz nagusian aspektu markak daramatzaten adizkiak indikatibozko edo baldintzazkoak izan ohi dira, eta aspektu markarik ez daramatenak subjuntibozko, ahalerazko edo aginterazkoak. Hala, *edun eta izan indikatibozko edo baldintzazko formetan agertzen direla esaten dugu, eta halaber, *edin eta *ezan subjuntibozko, ahalerazko edo aginterazko formetan.
Zernahi gisaz, hori ez da beti horrela betetzen. Arruntean *edin, *ezan laguntzaileen aditz nagusiak aspektu markarik gabe ageri dira, aditzoina bakarrik erabiltzen da: etor zedin, ekar zezan, baina idazle batzuek etorri zedin, ekarri zezan edo hasi zedin ere erabiltzen dute. Bestetik, adjektiboetatik eratorritako aditzekin (zuri –> zuritu, handi–>handitu bezalakoekin, esate baterako) joera handia da aspektua erabiltzearena: maizago ikusiko da zuritu dezaten, eta ez zuri dezaten, adibidez.
*Edin eta *ezan ez bezala, *edun eta izan, aditz laguntzaile gisa agertzeaz gain, aditz beregain gisa ere ager daitezke (Euskaltzaindia 1987):
Aditz bberegain jokatu bezala agertzeko duten gaitasunak ere bereizten ditu beraz, *edin eta *ezan batetik, eta *edun eta izan bestetik. Azken biak bakarrik erabiltzen dira aditz jokatu bezala. Horregatik, ez dirudi *hala bedi bezalakoak gramatikalak diren, horrek hala izan bedi eskatzen baitu, hots, aditz nagusi gauzatua ezinbestean.
— Egilea: Ane Odria
lanaren aipamena nola egin...