Erabiltzaile Tresnak


morf:5:15:1:3:2

Aditz laguntzaileen txandakatzeak

Aditz laguntzaile iragankor eta iragangaitzen banaketa aldatu egin daiteke zenbait egituratan. Batzuetan berez iragangaitza beharko lukeen aditz laguntzailea iragankor bihurtzen da, eta besteetan, alderantzizkoa gertatzen da, hau da, berez iragankorra beharko lukeen laguntzailea iragangaitz bihurtzen da.

BOTA DA EDO MOTORRAK BOTA DU?Aipatu behar da, bestalde, euskaraz orokorrak diren iragankor–>iragangaitz eta iragangaitz–>iragankor laguntzaile aldaketa edo txandakatze hauetaz gain, badirela euskalkiaren araberakoak diren bestelako txandakatze batzuk ere.

Orokorrak diren txandakatzeei erreparatuko diegu lehendabizi, eta gero helduko diegu euskalkien araberakoak direnei. Laguntzaile iragankor eta iragangaitzei lotutako txandakatzeei dagokienez, hasteko laguntzaile iragangaitzetatik iragankorretara gertatzen den txandakatzea ikusiko dugu, eta ondoren, laguntzaile iragankorretatik iragangaitzetara gertatzen dena. Has gaitezen, beraz, lehendabiziko txandakatzea zelan gertatzen den azaltzen.

— Egilea: Ane Odria

Erreferentziak

Albizu, Pablo eta Beatriz Fernández. 2006. “Licit and illicit ERG-DAT pairings”. Beatriz Fernández eta Itziar Laka (arg.), Andolin gogoan. Essays in honour of Professor Eguzkitza. Bilbo: EHU. 69-96.

Euskaltzaindia. 1987. EGLU-I eta EGLU-II. Bilbo: Euskaltzaindia.

Euskaltzaindia. 2001a. “Nahi/gura izan aditzen jokabidea aditz iragangaitzekin”. Euskaltzaindiaren 144. araua

Euskaltzaindia. 2001b. “Behar izan aditzaren jokabidea aditz iragangaitzekin”. Euskaltzaindiaren 113. araua

Hualde, Jose Ignacio. 2003. “Structural analysis of basic verbal paradigms”. Jose Ignacio Hualde eta Jon Ortiz de Urbina, A Grammar of Basque Berlin / New York: Mouton de Gruyter. 252-255.

Goenaga, Patxi. 2006. “Behar-en lekua euskal hiztegian eta gramatikan”. Beatriz Fernández & Itziar Laka (arg.), Andolin gogoan. Essays in honour of Professor Eguzkitza. Bilbo: EHU.

Laka, Itziar. 2004. “Ari progresiboa eta euskararen kasu markak”. Albizu, Pablo eta Beatriz Fernández (arg.), Euskal gramatika XXI. mendearen atarian: arazo zaharrak, azterbide berriak. Gasteiz: Arabako Foru Aldundia eta EHU. 113-133.

Laka, Itziar. 2006. “Deriving split ergativity in the progressive. The case of Basque”. Johns, A. Massam, D. eta Ndayiragije J. (arg.), Ergativity Emerging Issues. Dordrecht: Springer. 173-196.

Oihartzabal, Beñat. 1990. “Structural and inherent case-marking: Ergaccusativity in Basque.” Joseba Andoni Lakarra eta Jon Ortiz de Urbina (arg.), Syntactic Theory and Basque Syntax. Donostia. 309-342.

Ortiz de Urbina, Jon. 2003. “Periphrastic constructions”. Jose Ignacio Hualde eta Jon Ortiz de Urbina (arg.), A Grammar of Basque. Berlin / New York: Mouton de Gruyter. 290-306.

lanaren aipamena nola egin...

Ane Odria, "Aditz laguntzaileen txandakatzeak", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3