Hauek dira, bada, aditz-moduak, sarreran aipatu ditugun mota eta modalitate horiek konbinatuta:
Adierazpen mota: [+gerta] | |||
---|---|---|---|
Modalitatea | Modua | Adizkiak | |
-agiantasuna | indikatiboa | dator | |
-baldintza | indikatiboa | etorri da | |
+agiantasuna [-ke-] | menturazkoa | datorke | |
-baldintza | menturazkoa | etorri dateke | |
-agiantasuna | baldintza gertagarrikoa | badator | |
+baldintza [ba-] | baldintza gertagarrikoa | etorri bada | |
Adierazpen mota: [-gerta] | |||
Modalitatea | Modua | Adizkiak | |
-agiantasuna | subjuntiboa | datorren | |
-baldintza | subjuntiboa | etor dadin | |
-agindua | subjuntiboa | ||
+agiantasuna [-ke-] | ahalezkoa | datorke | |
-baldintza | ahalezkoa | etor daiteke | |
-agindua | ahalezkoa | ||
-agiantasuna | baldintza ebentualekoa | ||
+baldintza [ba-] | baldintza ebentualekoa | etor badadi | |
-agindua | baldintza ebentualekoa | ||
-agiantasuna | -besterentzakoa | inperatiboa | zatoz |
-baldintza | inperatiboa | etor zaitez | |
+agindua | +besterentzakoa [be-] | iusiboa | betor |
iusiboa | etor bedi |
Eskema horren arabera, baldintzazko modu bi daude:
Ondoko ataletan, hala ere, tradizioko joerari men egiteagatik, ‘baldintzazko’ atal batean bilduak emango ditugu biak, zeinek bere saila duela.
Ezaugarri semantiko horiek ezaugarri formal jakin batzuetan oinarritzen dira, ondoko eskemak erakusten duen bezala:
+gerta | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
-en/-ela | -ke- | ba- | be- | modua | adibideak | |
- | - | - | / | indikatiboa | dator, etorri da | |
- | + | - | / | menturazkoa | datorke, etorri dateke | |
- | - | + | / | baldintza gertagarrikoa | badator, etorri bada | |
-gerta | ||||||
-en/-ela | 'subjuntibo moztua | -ke- | ba- | be- | modua | adibideak |
+ | / | - | - | / | subjuntiboa | datorren, etorri dadin |
/ | + | + | - | / | ahalezkoa | datorke, etor daiteke |
/ | + | - | + | / | baldintza ebentualekoa | etor badadi |
/ | + | - | - | - | inperatiboa | zatoz, etor zaitez |
/ | + | - | - | + | iusiboa | betor, etor bedi |
Oinarrizko moduak, morfemak eta moduen oinarrizko ezaugarriak
Indikatiboa da [+gerta] moduen oinarrizkoa; hari morfemak erantsita eratzen dira menturazkoa eta baldintza gertagarrikoa.
Subjuntiboa da [-gerta] moduen oinarrizkoa; hartatik eratorritako ‘subjuntibo moztuan’ oinarrituta eratzen dira ahalezkoa, baldintza ebentualekoa, inperatiboa eta iusiboa.
Morfemei dagokienez, -en/-ela marka duten moduetako aldiek menderatzaile bi horietako bat daramate, agerian edo ezabatua: [-gerta] dira. Aurrera segitu aurretik esan dezagun, zernahi gisaz, ezin direla nahasi, hemen, “etorri dela” mendeko perpaus konpletibo arrunta, eta “etor dadila”, azkeneko hau baita modu aldetik markatua. Hemen subjuntibozko forma horietaz ari gara:
‘Subjuntibo moztuan’ oinarritzen diren adizkiek ‘mendekotasuna’ galdua dute, baina indarrean dute [-gerta] izatea.
Eta ezaugarriei dagokienez, badira hiru ezaugarri adizki jokatu guztiek dituztenak:
Gainerako ezaugarriak dira moduak bereizten dituztenak.
Indikatiboa | Subjuntiboa |
---|---|
ez -en/-ela [+gerta]: gertatzea], ez beste markarik ere | -en/-ela agerian [-gerta]; ez du beste markarik |
Menturazkoa: ez -en/-ela [+ gerta]: gertagarritasuna; -ke- morfema darama | Ahalezkoa: ‘subjuntibo moztua’ [-gerta]; -ke- morfema darama |
Baldintza gertagarrikoa: ez -en/-ela [+gerta]: gertatzea/gertagarritasuna; ba- morfema darama | Baldintza ebentualekoa: ‘subjuntibo moztua’ [-gerta]; ba- morfema darama |
Inperatiboa: ‘subjuntibo moztua’ [-gerta]; ez du beste markarik | |
Iusiboa: ‘subjuntibo moztua’ [‘- gerta’]; be- morfema darama |
Aurreko atalean sailkatutako moduek aditz-aldi bat baino gehiago dituzte, eratze-forma, aspektu eta aldi nagusi desberdinen araberakoak [oinarri lexikoa eta pertsona morfemak alde bat uzten ditugu hemen ere, horiek aditz-aldien paradigmei baitagozkie]:
Hona hemen [+gerta]modukoen saila biltzen duen eskema orokorra:
Modu-morfemak | Aspektuak | Aldi nagusiak | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Modua | -en/-ela | -ke | ba- | be- | Forma | Aspektu-markak | Aditz laguntzailea | Orainaldia | Iraganaldia | Alegialdia |
+oraina, -iragana | -oraina, +iragana | -oraina, -iragana | ||||||||
ø | -en | (-en)* | ||||||||
indikatiboa | - | - | - | / | T | puntuala markagabea | / | dator | zetorren | / |
P | -TU, -TZEN, -TUKO | izan, *edun | da | zen | / | |||||
menturazkoa | - | + | - | / | T | puntuala markagabea | / | datorke | zetorkeen | letorke |
P | -TU, -TZEN, -TUKO | izan, *edun | dateke | zatekeen | litzateke | |||||
baldintza gertagarrikoa | - | - | + | / | T | puntuala markagabea | / | [badator] | [badator] | baletor |
P | -TU, -TZEN, -TUKO | izan, *edun | [bada] | [bazen] | balitz |
Adibideak:
Eta ondoren [-gerta] modukoen saila biltzen duena:
Modu-morfemak | Aspektuak | Aldi nagusiak | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Modua | -en/-ela | -ke | ba- | be- | Forma | Aspektu-markak | Aditz laguntzailea | Orainaldia | Iraganaldia | Alegialdia | |
* | |||||||||||
subjuntiboa | + | / | - | - | / | T | - | / | datorren | zetorren | letorren |
P | [aditzoina] | *edin, ezan | dadin | zedin | ledin | ||||||
ahalezkoa | / | + | + | - | / | T | - | / | datorke | zetorkeen | letorke |
P | [aditzoina] | *edin, ezan | daiteke | zitekeen | liteke | ||||||
baldintza ebentualekoa | / | + | - | + | / | P | [aditzoina] | *edin, *ezan | badadi | [bazedin] | baledi |
inperatiboa | / | + | - | - | - | T | - | / | zatoz | / | / |
P | [aditzoina] | *edin, ezan | zaitez | / | / | ||||||
/ | / | ||||||||||
iusiboa | / | + | - | - | + | T | - | - | betor | / | / |
P | [aditzoina] | *edin, ezan | bedi | / | / |
Laburdurak:
Adibideak:
Aldien aspektua
[+ gerta] moduetakoak, -en/-ela menderatzailea ez dutenak, aspektudunak dira:
[- gerta] moduetakoak, -en/-ela menderatzailea dutenak, aspektugabeak dira:
Aldi nagusiak
Aditz-aldiak, edo aldiak
Hiru aldi nagusiak eta aspektuak edo T/P formak konbinatuz sortzen diren aldi zehatzak dira ['orainaldi burutua', 'iraganaldi trinkoa'…].
Taula trinko honetatik atera daitezke 'aditz-aldi' guztiak. Aski da aspektu-marka dutenetan hiru aldiak ateratzea: etorri da, etortzen da, etorriko da.
Ondoko ataletan modu bakoitzeko aldi guztiak emango ditugu, bai tauletan bai azalpenetan, deitura eta adibidez hornituak. Aldiak izendatzeko honako irizpideak jarraituko ditugu:
Hona, beraz:
Mozketak
Moduen azalpenean 'subjuntibo moztua' ikusi dugu, eta aldien azalpenean 'iraganaldi moztua' atera zaigu.
Subjuntiboko iraganaldiari bi -en dagozkio amaieran, bat subjuntiboarena eta bestea iraganaldiarena; biekin bat egiten da:
Ahalezko eta baldintza ebentualeko iraganei ere bi -en dagozkie, baina agerian -en bakarra dago, oinarrian 'subjuntibo moztua' dutelako; hortaz, agerian geratzen den -en morfema iraganaldiari dagokiona da:
Subjuntiboko alegialdiari, 'iraganaldi moztuan' oinarritua denez eta haren amaierako -en morfema ezabatua duenez, subjuntiboko -en bakarrik geratzen zaio:
Ahalezko eta baldintza ebentualeko alegialdiak, azkenik, 'subjuntibo moztuan' eta 'iraganaldi moztuan' oinarritzen direnez, amaierako -en biez gabetuak dira:
Homonimiak
Mozketek inoiz beste forma batzuen forma 'berdinak' eragiten dituztenez, homonimia gertatzen da aldi trinko batzuen artean.
Menturazko eta ahalezko trinkoak homonimoak dira, ahalezkoaren oinarrian dagoen 'subjuntibo moztua' agerian indikatiboaren berdina delako:
Ez da hori gertatzen perifrastikoetan, aditz nagusia eta laguntzailea desberdinak baitituzte:
Indikatiboko eta subjuntiboko iranagaldi trinkoak ere homonimoak dira, subjuntibokoaren amaierako -en biek (subjuntiboarenak eta iraganaldiarenak) bat egiten dutelako, eta hartara batekin geratzen da, indikatibokoa bezala:
Bi aldi horien formen homonimo dira, halaber, subjuntiboko alegialdiaren 1. eta 2. pertsonak [3.ekoak ez, z- → l aldaketa egiten delako]:
Indikatiboko 2. pertsona eta inperatiboko trinkoa ere homonimoak dira, azken hori 'subjuntibo moztuan' oinarritzen baita:
Indikatiboko eta gainerako modu aspektudunen adizki trinkoetan hizketa-unea da iraganaldiaren eta orainaldiaren arteko muga. Adizki horiek gertakari puntuala adierazten dutenez, ulertzekoa da hizketa-unea bera izatea esandako aldi nagusi bien muga. Une harkako gertakariei orainaldia dagokie (a); hura baino lehenagokoei, guztiz hurbilak izan arren, iraganaldia (b-d):
Baina:
Zenbaitetan, hala ere, gertakari jarraikorra adierazten dute adizki trinkoek; hortaz, hizketa-unea barnean duten gertakari jarraikorrei ere orainaldia dagokie (a-b), eta une hura barnean dutela adierazten ez dutenei, berriz, iraganaldia (c-d):
Baina:
Denbora gabeko egia orokorrak (a) eta hizketa-unea barnean duten gertakari 'mugagabeak' (b) ere orainaldiaz adierazten dira:
Kontuan izan behar da nahi izan, uste izan, merezi izan, ari izan eta horrelako perifrasiek trinkoen jokabidea dutela izan-en partizipiorik gabe erabiltzen direnean: nahi du, uste zuen, merezi dute etab. -horien forma 'perifrastikoak' nahi izan du, nahi izaten du eta nahiko du gisakoak dira-.
Hizketa-uneko gertakari 'puntualak' (a) eta hura barnean duten 'jarraikorrak' (b) orainaldiaz adierazten dira hauetan ere:
Hizketa-unea baino lehenagokoak, berriz, iraganaldiaz adierazten dira, haren hurbilekoak barne:
Indikatiboko eta gainerako modu aspektudunen adizki perifrastikoetan, berriz, hizketa-uneak berak ez, baina hizketa-unearen denbora-esparruak erabakitzen du bi aldi nagusien bereizketa. Esparru hori baino lehenagoko gertakariak iragana dira, eta 'iraganaldiko' laguntzailea dute (a-b); esparru honetakoak (c-d), berriz, edo horren ondokoak (e-f) ez iranaga dira, eta 'orainaldiko' laguntzailea dute:
Eta:
Gogoratu, beraz, hau:
Ikusi trinkoen eta perifrastikoen arteko aldea, ondoko esaldi pareetan |
---|
Hizketa-unearen denbora-esparrua ez da beti bat. Hiztunak berak seinalatzen du esaldi du esaldi bakoitzean zein den esparru hori, berariaz adierazita (gaur, atzo, aste honetan, aurten, iaz, gaztetan…) edo testuinguruaren bitartez.
Denbora-esparrurik txikiena eta besterik ezean ulertzen dena eguna da: hizketa-uneko egunari eta handik aurreko denborari dagokio orainaldia (gaur→); hizketa-uneko egunaren bezperari eta handik atzekoari, berriz, iraganaldia (←atzo).
Baina astea, hilabetea, urtea eta mendea ere izan daitezke hiztunak seinalaturiko esparruak. 'Astea' aukeratzen badu, hizketa-uneko asteari eta haren ondoko denborari dagokio orainaldia (aste honetan→); aurreko asteari eta haren atzekoari, berriz, iraganaldia (←joan den astean).
Badira horiek bezain zehatzak ez diren denbora-esparruak ere. Kirola egiten nuenean, alaiago egoten nintzen dioenak bere 'kirolari-garaia' aukeratu du iraganeko denbora-esparru bezala, 'kirolik egiten ez duen' oraingo garaitik bereiziz. Dirua irabazten dudanean etxe berria erosiko dut dioenak, berriz, 'dirua irabaziko duen denbora-esparrua' aukeratu du, hizketa-unearen ondoren izango dena eta, hortaz, 'orainaldiko' laguntzailea eskatzen duena.
Hona eskema:
iraganaldia | orainaldia | |
---|---|---|
←———————— | x | ————————→ |
…atzo | gaur… | |
…joan den astean | aste honetan… | |
…iaz | aurten… | |
…aurreko bizitza-sasoia | oraingo bizitza-sasoia… | |
…'orduan' | 'orain'… | |
hizketa-unea |
Hona hemen adibide batzuk:
EGOERA ZEIN DEN | ZER ESATEN DEN | AZALPENA | |
---|---|---|---|
1 | Arratseko seietan ari den hiztunak honela dio | Gaur goizean zortzietan jaiki naiz (*nintzen) | Denbora estralinguistikoan goizeko zortziak 'iragana' da arratsaldeko seietan, hamar ordu luze pasatu baitira, baina denbora linguistikoan 'orainaldia' da, hizketa-uneko egunaren esparrukoa baita goiza ere (gaur). Gertakari burutua da, baina 'orainaldian' burutua |
2 | Alderatu esaldi bi hauek | Bart berandu etxeratu nintzen / Bart berandu etxeratu zara | Ohiko bidean, (a) esaldian mintzalaguna gauerdia baino lehen etxeratu zela ulertzen da, 'atzo'; eta (b) esaldian, berriz, gauerdiaren ondoren etxeratu dela, 'gaur'. Kontu horiek, jakina, pragmatikoki ulertu behar dira, ez zehaztasun fisiko-zientifikoz. Gaufesta batean goizeko ordu txikietaraino luzatu den batek ez du esango, hamabiak eta laurdenean, ederki afaldu genuen atzo, eta afalondo atsegina izan genuen, harentzat, pragmatikoki, ez baita eguna amaitu; ederki afaldu dugu esango du, oraindik afariaren egunean delakoan. Erretiratu eta berriro jaikitzen denean hasiko da harentzat egun berria |
3 | Ikus beste adibide hauek | Aste honetan bitan izan naiz zinean (*nintzen) / Hilabete honetan lau jaiegun izan ditugu (*genituen) / Aurten jende asko ibili da Sanferminetan (*zen) | Berdin da a adibidean hizketa-unea larunbatean izatea eta zinera joandako egunak astelehena eta osteguna izatea, esate baterako. Egun horiek denbora estralinguistikoan 'iragana' dira larunbatean, jakina, baina hiztunak 'iragan' eta 'ez iragan' esparruen muga astean ipini duenez (aste honetan), egun horiek hizketa-uneko esparruaren barruan daude, astearen barruan, 'orainaldian'. Gauza bera b (hilabetea) eta c (urtea) esaldietan ere |
4 | Alderatu bi esaldi hauek | Joakin aurten jaio da / Irene atzo jaio zen | Demagun abenduaren 22an ari dela hiztuna hizketan, eta Joakin aurreko martxoan jaioa dela. Haren jaiotzatik bederatzi hilabete luze igaro badira ere, 'orainaldia' erabiltzen du, urtea baita esaldi horretan aldiak mugatzen dituen esparrua (aurten). Aldiz, Irene bezperan jaioa izan arren, 'iraganaldia' erabiltzen da bigarren esaldian, eguna baita esaldi horretan aldiak mugatzen dituen denbora-esparrua (atzo), eta, hortaz, hizketa-egunaren bezpera 'iragana' da |
Mendebaldean aski zehatz betetzen da esandako komunztadura. Iraganeko gertakariak adierazteko 'iraganaldiko' adizkiak erabiltzen dira, eta ez iraganeko gertakariak adierazteko 'orainaldikoak':
Ekialdean orainaldiko komunztadura beti gordetzen da (*gaur hasi nintzen; *aste honetan jaio zen…), baina iraganekoan orainaldiko adizkiak erabiltzen dira inoiz:
Horrelakoak entzuten dira inoiz gainerako euskalkietan ere, ohikoak ez diren arren. Inguruko erdararen eragina izan daiteke erabilera horren atzean, edo iraganeko gertakariak hizketa-unean gordetzen duen inplikazioa eta loturarena.
Alegialdiak, gorago esan dugun bezala, ez du ez oraineko ez iraganeko markarik, eta hortaz, markatua ez denez, bai iraganekoa bai orain-gerokoa izan daiteke. Gehienetan orain-geroko denboran kokatzen du alegiazko gertakaria: orain baletor, bihar baletor, noizbait baletor…; orain etorriko balitz, bihar etorriko balitz, noizbait etorriko balitz…; orain etor liteke, bihar etor liteke, noizbait etor liteke…
Aspektu burutuko alegialdiak, hala ere, hizketa-unea baino lehenagoko iragana seinalatzen du, 'gertagarritasuna' horretan geratu dela adierazita, 'gertagarritasunetik' 'gertatzera' igaro gabe: oraintxe etorri balitz, atzo etorri balitz, noizbait etorri balitz…
Hipotesirik edo alegiarik gabeko 'gertatzea'adierazten duen indikatiboak ez du, bistakoa denez, alegialdirik. Eta orain-geroko aldia baizik adierazi ez dezaketen inperatiboak eta iusiboak ere ez.
— Egilea: Jose Antonio Mujika
lanaren aipamena nola egin...