Emendiozko lokailuek osatzen dute lokailuen arteko lehenbiziko saila. Argitu dezagun, hasteko, zer esan nahi duen “emendio” hitzak. OEHn ikus daitekeenez, emendioa ez da, batzuetan nahiko bide okerretik erabili izan den bezala, zerbait zuzentzea, baizik zerbait gaineratzea.
Ikus ditzagun Euskaltzaindiaren Hiztegiak jasotzen dituen definizio hauek: - emendatze iz. Gehitzea. Ik. gehikuntza; emendio 2. Prezio emendatze hori uda betean eginez, jendea ez da hainbeste ohartuko. Emendatze horren parte handiena heldu da hiltze baino sortze gehiago izatetik. - emendio 2 adj. Hizkl. Lokailuez eta juntagailuez mintzatuz, testu edo esaldi barnean halako gehitze zentzu bat ematen duena. Halaber, bestalde eta gainera emendiozko lokailuak dira. |
Baditu, bai, beste adiera batzuk ere, baina emendiozko hitza “gaineratu” aditzaren esanahiarekin lotua da. Hori dela eta, emendiozko lokailuak dira, hain zuzen ere, testuaren osotasuna, diskurtsoaren osotasuna kontuan harturik, lotura egitean zerbait gaineratzen dela adierazten dutenak. Zerbait gehitzen dela adierazteko erabiltzen dira holakoak.
Badira zenbait hitz, lokailu nahiz juntagailu izan daitezkeenak. Nabarmena da, gehitze puntu hori emateko eta hitza. Juntagailua izan daiteke, noski (ikus hurrengo testuak):
Baina lokailua ere izan daiteke, testu edo diskurtso mailako loturak ezartzen dituena, testuaren “hariari” eusten diona:
Jakina, testu horietan eta hitz gehiago dago, baina hemen perpaus mailako edo testu mailako eta hitzak bakarrik hartu ditugu kontuan. Ikusten denez, kasu horietan, lokailutzat jo dugun eta hitza juntagailu ere izan daiteke.
Ez da hori gertatzen dena dela, beste hitz batzuekin, hitz batzuek lokailu hutsak baitira, ez besterik. Holakoak ditugu bestalde edo behintzat bezalako lokailuak. Jakina, badira beste batzuk anbiguoak direnak, baina anbiguotasun hori ez datorkie lokailu eta juntagailu izateko duten aukeratik. Batzuetan, hitz bat adizlagun izan daiteke, eta aldi berean, baina beste testuinguru batean, lokailu ere bai:
Lehenbiziko kasuan gainera hori adizlagun arrunta da, mendira edo etxera bezalakoa, edo postposizio bat, nahiago bada. Bigarrenean, ordea, aski desberdina da, lokailu hutsa baita. Adibideak esaten digu zerbait gertatu dela lehenik (hori ez dakigu zer den, eta testu osora, ingurura, joan beharko genuke, eta horretaz gain, horretaz aparte, katua mahai gainera igo dela. Hori da lokailuak adierazten duena, zerbait emendatu dela, alegia, zerbait gehitu dela, gehitze hori aski neutroa den arren.
Emendiozko lokailuak honela sailkatzen ahal ditugu:
EMENDIOZKO LOKAILU NAGUSIAK | |
---|---|
neutroak | markatuak |
eta | behintzat |
ere | bederen |
gainera | bederik |
bestalde | behinik behin |
halaber | segurik … |
Ikusten denez, bi multzo egin dira hor. Forma aldetik, adizlagunak dira gehienak, adizlagun lexikalizatuak, adberbio izatera pasatu direnak (gainera, bestalde,…). Beste batzuk partikulak dira (eta, ere). Bestetik, ez dira guztiak pare-parekoak: ezkerreko zutabeari dagokionez, eta eta ere besteekin konbina daitezke, baina ez besteak elkarren artean (edo, ez dira hain erraz konbinatzen, ez da inondik ere hain arrunta hori egitea):
Esanahiari dagokionez, ezkerreko zutabekoak neutroak dira, egiten den gaineratzea gehitze hutsa baita, beste inolako adierarik gabe. Aldiz, eskuineko zutabekoek zerbait gaineratzen dute, baina gaineratzearekin batera, beste ñanbardura bat ezartzen diote aurrean esandakoari: kontzesio kutsua batzuetan, baldintzakoa besteetan, eta abar. Horregatik bereizi dira bi zutabe horiek. Ikus ditzagun ondoren emendiozko lokailu nagusiak.
Informazioa, oro har, EGLU-IIIn aurki daiteke. Liburu osoa hemen ikus daiteke
Behinik behin: Lokailu honi buruzko informazioa Orotariko Euskal Hiztegia-n ere aurki daiteke. Ikusi, IV. liburukia, 563. orrialdea.
Behintzat: Lokailu honi buruzko informazioa Orotariko Euskal Hiztegia-n ere aurki daiteke. Ikusi, IV. liburukia, 578. orrialdea.
Bederik: Lokailu honi buruzko informazioa Orotariko Euskal Hiztegia-n ere aurki daiteke. Ikusi, IV. liburukia, 417. orrialdea.
Berebat: Lokailu honen gaineko informazioa Orotariko Euskal Hiztegia-n ere aurki daiteke. Ikusi hiztegiko VII. liburukia, 574. or.
Bertzalde eta bestalde: informazioa Orotariko Euskal Hiztegia-n ere aurki daiteke, atal honen hasieran aipatutako EGLU-III liburukiaz gain. Ikusi hiztegiko V. liburukia, 99. orrialdea.
Eta: Lokailu honen gaineko informazioa Orotariko Euskal Hiztegia-n ere aurki daiteke. Ikusi hiztegiko VII. liburukia, 574. or.
Gainera: Informazioa Orotariko Euskal Hiztegia-n ere aurki daiteke. Ikusi, hiztegiko VIII. liburukia, 200. orrialdea.
Halaber: Lokailu honi buruzko informazioa Orotariko Euskal Hiztegia-n ere aurki daiteke. Ikusi, IV. liburukia, 845. orrialdea.
Orobat: Lokailu honi buruzko informazioa Orotariko Euskal Hiztegia-n ere aurki daiteke. Ikusi, XIII. liburukia, 710. orrialdea.
Segurik: Lokailu honi buruzko informazioa Orotariko Euskal Hiztegia-n ere aurki daiteke. Ikusi, XIV. liburukia, 799. orrialdea
Hitz honek adiera bat baino gehiago ditu: batetik probetxua edo onura esan nahi du. Horrela darabil, esate baterako, Leiçarragak:
Bigarren adiera handitze, hazte, gaineratze, osatze… ideiarekin lotua da:
Hirugarren adiera damutzea da, eta laugarrena hornidura (zentzurik zabalenean):
lanaren aipamena nola egin...