Atal honetan guztiak aztertzen ari garenak bezala, gainera ere emendiozko lokailu bat da. Ondoko lerroetan ikusiko dugu nola erabiltzen den eta zer ezaugarri dituen.
Hitz honen morfologiak argi erakusten digu nondik heldu den: gain izena dugu alde batetik, eta -ra adlatiboaren marka, bestetik: “mendira” bezala, “gainera” ere berdin osatua dago. “mendi” eta “gain” biak izenak dira: “esnearen gaina” esaten da, adibidez. Baina adlatiboa erabiltzean, arrunta baldin bada ere “mendira” esatea, ez da gauza bera gertatzen “gain” izenarekin, arruntean postposizio gisa ageri baita leku-denborazko markaren bat hartzen duenean.
Aurkitzen ahal dira, hala ere, adibide batzuk izen arrunt bezala emana:
Ohart gaitezen azkeneko horretan: “mendi gainera igan ziren”. Hor postposizio bat besterik ez da: “mendira igan ziren” eta “mendi gainera igan ziren” antzeko egiturak dira, bistan denez: “mendi-ra”, “mendi gainera”. Lehenbizikoa morfema bat da, eta bigarrena izen bat, postposizio bihurtua. Postposizio hori, hala ere, ez da nahasi behar hemen ikusten ari garen “gainera” emendiozko lokailuarekin. Postposizioa izenarekin batera doa, baina emendiozko lokailua laxoa da, biek itxura berbera baldin badute ere. Hona hemen biak pare-parean:
Lehenbizikoa postposizio arrunta da, baina bigarrena, emendiozko lokailua, jatorrizko “gainera”-ren esanahia guztiz galdurik duela. Emendiozko lokailu horrek testuan zehar esandako beste zerbaitekin lotzen du segidan datorren esaldia:
Hor ikusten da nola erabiltzen den emendioa informazio berria (“ahal duen guztietan hondartzara hurbiltzea” aurretik emandakoari (“mendira joatea”) emendatzeko, gaineratzeko. Hor, gainera kendu eta eta jarriko balitz, ez litzateke gehiegi aldatuko testuaren esanahia, biek gauza berbera egiten baitute: informazioa gaineratu, alegia.
Lokailuen ezaugarrietako bat da juntagailu baten arrimuan agertzearena. Hori oso garbi ikusten da lokailu honekin, oraintxe berean emandako adibidea beste modu honetara ere ikus baitezakegu:
Beste batzuetan beste lokailu batekin ere, edo juntagailu batekin, ondoko adibideetan ikusten den bezala:
Orain arte jarritako adibide guztietan ikusten den gisan, gainera perpaus hasieran doa arruntean, nahiz ez den beti hori toki bakarra, amaieran ere aurkituko baitugu batzuetan, eta mintzagaiaren ondoren, noski:
lanaren aipamena nola egin...