Badere eta badarik biak dira emendiozko lokailuak. Biak geri dira literaturan, eta gaurko idazle batzuk berriz erabiltzen hasi dira.
Jakina, badere lokailua bada ere adizki kontzesibotik dator, eta anitzetan nekez bereiziko da bien artean. Batzuetan iduri luke ez dela lokailu izatera iritsi oraindik:
"Orixe"ren adibidea egokitu dugu hemen, eta gradazioan jarri. Beraz, komunztadurak kontuan izanik, azkeneko perpausa litzateke benetan adizki kontzesibo argia duena. Lehenbiziko modua (badere) da "Orixe"k aukeratu duena, eta beste idazle batzuek bietakoak erabiltzen dituzte. Txirritaren bertso batean oinarriturik aldera daiteke hona beste adibide bat, non berriz ere geratzen den zalantzan anbiguotasun hori:
Komunztadura kontuan hartzen badugu, iraganaz ari garenez, bazen ere eskatuko luke hor testuak.
Horietatik aski hurbil da badarik (ere) lokailua ere. Hauek guztiak, oraindik lokailutasuna arras eskuratua ez badute ere, esan daiteke oinarrian duten adizkia galdu eta lokailu izatera bidean daudela.
lanaren aipamena nola egin...