Erabiltzaile Tresnak


morf:5:19:2

Hautakaritza

Emendiozko lotura egiten duten lokailuek ez bezala, batzuetan, gure hizkeraren diskurtsoan hautaketa bat egin nahi dugula-edo ematen dugu aditzera. Hori adierazten du, modurik garbienean, edo hitzak, eta ala partikulak ere:

  • Burutik zaude, edo ez duzu ongi konprenitu?
  • Plazara geldituko zara, ala etxera zoaz?Hautatzea beti ez da erraza

Horietan guztietan ikusten da nola egin behar duen aukera bat hiztunak. Ezin ditu bi gauzak aldi berean egin: ez badu aparteko arazorik, esan nahi zaiona ulertu behar du, eta araoak baldin baditu, buruko arazoak dira horiek; bestean, berriz, ezin da aldi berean plazan geratu eta etxean joan. Bi partikula horiek, edo eta ala, ikusten denez, juntagailuak dira, perpaus elkartuak elkarren artean lotzeko erabiltzen baitira. Baina badira, izan ere, testu edo diskurtso mailako hitz batzuk antzeko lana egiten dutenak, ez perpausaren barnean, baizik testu baten barnean, perpausa baino zabalagoa den testuinguru batean alegia.

Egia esan, anitzetan hitz hauen esanahiaren mugak ez dira batere argiak, eta testuingurura ongi behatu behar da azken esanahiaz jabetzeko. Kontuan izan behar da lokailu asko, bere aldetik, aditzondo beregainak ere badirela, eta aditzondoen esanahia anitzetan ñabarduraz betea dago eta aski lausoa da. Hori dela eta, orain ikusiko ditugun lokailu hautakari hauek emendiozkoak ere izan daitezke, edo aurkaritzakoak, nolakoa den testuingurua. Horregatik, sailkatzeko orduan ere, zalantzak gertatzen dira behin baino gehiagotan.

Lokailu hautakari nagusiak

Honako hauek dira lokailu hautakari nagusiak:

HAUTAKARITZAKO LOKAILU NAGUSIAK
bestela bertzenaz
gainerantzean
osterantzean
ezperen ezpabere

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Hautakaritza", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3